Boluntarioak behar dira ibartar zenbaitek euskaraz hitz egiteko duten erraztasuna handitzeko eta Ibarrara etorri berriak herriko eguneroko bizimoduan hobeto moldatzen laguntzeko. Laguntzeko prest daudenen denbora-librea dena delakoa izanda ere, beren prestutasuna agertzera animatu nahi dira herritarrak. Boluntarioek egin beharrekoak honakoak…
Bestelakoak
Eragile ezberdinen artean sortutako elkarlanak.
‘Galtzaundi 30 urte’ kontzertua iruditan [argazkiak+bideoa]
Otsailaren 14ean kontzertu berezia eskaini du Et Incarnatus orkestrak Tolosako Leidor antzokian. Harizko orkestrarekin batera, inauterizale, abeslari eta musikari ugariren kolaborazioak ere egon dira ikuskizunean. Bideo eta argazkiak: Tolosaldeko Ataria.
‘Galtzaundi 30 urte’ kontzertua: sarreren informazioa
Aurten inauteriak ospatuko ez direla ikusita ere, Galtzaundik ekitaldi kulturala antolatu du inauterien bueltan, bere izenari men eginez eta 30. urteurrena aprobetxatuz, inauterietako musikan euskarak duen garrantzia azpimarratzeko. Osasun egoeraren ondorioz festak betiko moduan ospatzea posible ez bada ere, inauterietako…
Tolosako Udalarekin hitzarmena berritu du Galtzaundik
Xabier Balerdi, Tolosako euskara zinegotziak eta Kike Amonarriz, Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakariak, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzen jarraitzea xede duen elkarlanerako akordioa izenpetu berri dute. Hori horrela, Tolosako Udalak diruz lagunduko ditu Galtzaundik burutuko dituen ekimenak. Urtebeteko epealdia izango du…
Kike Amonarriz elkarrizketatu dute Egun On Euskadi saioan
Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari eta Topaguneko presidente Kike Amonarriz elkarrizketatu du Iban Garatek Egun On Euskadi saioan. Euskarak pandemiaren eraginez bizi duen egoerari buruz hitz egin du Amonarriz, aktualitateko hainbat gairen inguruko irakurketa egitearekin batera.
Formakuntza saioa izan dugu Orendainen
Ekainaren 20an barne formakuntza saioa egin du Galtzaundik bere oinarri sozialeko eta azpi-taldeetako zein zuzendaritzako kideekin. Saioa Orendaingo Kultur Etxean egin da eta bertan, euskalgintzaren egituraren eta historiaren xehetasunak jaso dituzte galtzaundikideek. Horretarako, saioa baino lehen Euskalgintzaren egiturari eta euskaltzaleen…
Tolosako kale erabilera datuen oihartzuna gure mugetatik haratago
Maiatzean eman zen 2019ko Hizkuntzen Kale-erabileraren neurketak Tolosan utzitako emaitzen berri. Datuak jaso direnetik lehen aldiz, euskara gehiago entzun da Tolosako kaleetan gaztelania baino eta notiziak Euskal Herriko hamaika txokotan presentzia nabarmena izan du. Orain ordea, Kataluniako Revista de Llengua…
2019ko memoria txostena eta bideoa, eta 2020ko egitasmoa eskuragarri
Maiatzaren 21ean egin zuen urteko batzar nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak telematikoki. Zuzendaritzan emandako aldaketez gain, 2019ko memoria aurkeztu zen bilkuran, 2020ko egitasmoa onartzearekin batera. Hemen dituzue aipatu dokumentuak deskargatzeko moduan: 2019ko memoria txostena. 2020ko egitasmoaren txostena. 2019. urteak emandakoak ikusgai…
Aurtengo batzar nagusia telematikoki egin da
Maiatzaren 21ean egin du Galtzaundi Euskara Taldeak urteko Batzar Nagusia. Egoerak baldintzatuta, telematikoki egin da bilkura eta 21 galtzaundikide elkartu dira pantailaz bestaldean. Hasiera batean orain arteko batzar jendetsuena egitea zuen buruan Zuzendaritzak baina osasun larrialdi egoerak hankazgora jarri du…
2019an egindakoen laburpen bideoa ikusgai
Maiatzaren 21ean egin du urteko Batzar Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak eta besteak beste, telematikoki egin den bilkuran 2019ko egitasmoa laburbiltzen duen bideoa aurkeztu zaie Tolosaldeko galtzaundikideei. Hemen duzue ikusgai 2019ak emandakoa: