Goizean zehar igaro da Korrika Tolosaldetik eta Galtzaundi Euskara Taldeari Alliriko pasealekuan egokitu zaio lekukoa eramatea. 22. edizio honetan, Galtzaundi Haritz Azurmendi eta Amaia Goikoetxea zuzendaritzakideek ordezkatu dute. Hemen ikusgai Tolosaldeko Atariaren argazki galeria.
Bestelakoak
Eragile ezberdinen artean sortutako elkarlanak.
Alliri pasealekuan hartuko dugu lekukoa
Ostiral goizean iritsiko da Korrika eskualdera eta beti bezala, Galtzaundik eskuratu du bere kilometroa. Tolosako Alliriko Uzturre tabernan hartuko du Korrikaren lekukoa Galtzaundik, 2.135 kilometroan, eta Eroskiko biribilguneraino eramango du. 10:57ean izango da hori eta Amaia Goikoetxea eta Haritz Azurmendi,…
`Laukiz lauki Tolosan barrena´ denbora-pasa liburuxkak Galtzaundin
Laukiz lauki Tolosan barrena denbora-pasen liburuxkan, Tolosa eta tolosarren inguruko jolasak eta hitz jokoak aurki daitezke. Iñaki Agirresarobe Igiñizek, Tolosako udalarekin, Tolosako euskara zinegotzi Xabier Balerdi, euskara teknikari Ziortza Sanz, Jexux Murua eta Tolosaldeko euskara teknikari batzuekin sortu du…
Bilbotik Tolosaldeko euskara mugimenduak ezagutzera
Deustuko Ibarrekolanda ikastetxetik Tolosara etorri dira, eskualdeko euskara mugimenduak ezagutzeko interesa duten batxilergoko ikasleak. Gazteek, hiru egunetan, gipuzkoako hainbat euskara mugimendu ezagutuko dituzte eta Tolosara gerturatu dira Galtzaundi Euskara Taldea barrutik ezagutzera. Lehenik eta behin, Kike Amonarriz lehendakariarekin herriko tokirik…
Tolosaldeko ikastetxeak ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ ekimenarekin bat
Euskaraldian sustatzen diren portaerak indartzen eta lantzen jarraitzeko ordua da. Horregatik azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean gauzatuko den, Haurren aurrean, helduok heldu ekimenaren aurkezpena egin da Tolosan. Eskualdeko ikastetxeek hartu dute parte aurkezpenean: Abaltzisketako Txalburu Eskola, Adunako Herri Eskola, Altzoko…
Estres linguistikoa nola arindu aztertzeko talde-ikerketa egin du Galtzaundik
‘Euskahalduntze taldeak sortzen, tokian tokiko euskara elkarteen zeregin berria?’ izeneko ikerketa osatu du Galtzaundi Euskara Taldeko teknikari Imanol Artolak. Ikerketaren funtsa izan da aztertzea estres linguistikoa murriztea ote dakarren ahalduntze prozesuan dauden euskaldunak taldean biltzeak. Horrela, partehartzaile bakoitzak bere ahalduntze…
Gau beltza eskualdeko herrietan
Urriaren 31 gauean ospatu zen Gau Beltza eskualdeko hainbat herrietan. Geroz eta entzunagoa da mugimendua eta nabarmen antzeman da, igandean opatu ziren ekintzetan. Mugimendua aurrera doa eta gelditzeko dator. Haurrak izan ziren protagonista eta ipuin kontaketak, kalabaza tailerrak, suak piztu,…
Gau beltzaren inguruko ospakizunak Tolosaldean
Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Egunerokoarekin hautsi eta bestelako bizipenak izateko aukera eskaintzen digute jaiek. Elkarrekin ospatuta, gainera, kohesio soziala indartzeko tresna baliotsua…
[Bideoa] Galtzaundi aldizkariak 30 urte, hastapenak eta historia
Duela 30 urte, 1991eko maiatzaren 26an, argitaratu zen Galtzaundi aldizkariaren 0 zenbakia. Sortu berria zen Galtzaundi Euskara Taldea eta euskaltzale elkarteak abiarazitako lehen proiektu garrantzitsuenetakoa izan zen eskualdeko notiziak bilduko zituen hilabetekaria martxan jartzea. 30 urte pasa dira orduztik, eta…
Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai
Erakusketa herritarrei gerturatzeko eta euskara elkartean eta aldizkariko lanetan aritu direnak ere elkartzeko asmoz, inaugurazio ekitaldia egin zen asteazkenean, Tolosako Aranburu jauregian. Ekitaldian hitza hartu zuten, Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari Kike Amonarriz, Galtzaundi aldizkariaren hastapenetan egon zen Joxemi Saizar, Tolosaldeko…