Atariaren 10. urteurreneko festa, urriaren 6an

Guztia prest du Tolosaldeko Atariak bere hamargarren urteurrena behar bezala ospatzeko. Urriaren 6an izango da festa Tolosako Zerkausian, eta hamargarren urteurreneko ekitaldiarekin batera, musika, bertsoak, bakarrizketak, dantza eta antzerkia izango dira, eta guztia borobiltzeko, jan-edana. 18:00etan hasiko da festa, eta…

Zure laguntza behar dugu datozen hilabeteetan

Ekintzez beterik datoz datozen hilabeteak, eta ekintza zehatzetarako eta momentu puntualetarako boluntarioak behar ditugu; zure laguntza ezinbestekoa dugu. Kale neurketak, Errigora, hizkuntza aniztasuna eta beste hainbat dira datozen hilabeteetan landu nahi ditugun gaiak, eta egin beharreko lanak zerrendatu ditugu (hemen zerrenda ikusgai). Lan horietakoren…

Ibarran boluntarioak behar dituzte Auzokorako

Urteak daramatza Auzoko egitasmoak Ibarran. Ibarrara etorri berriak direnei, eta euskal kultura ezagutzen ez dutenei gure kultura eta hizkuntza transmititzeko egitasmoa da. Ibarrara etorri berriak, eta Ibarra ondo ezagutzen dutenak elkartzen dira bertan, eta herria, ohiturak, hizkuntza eta beste hainbat…

‘Euskara Aurrera’ manifestazioan parte hartzeko deia

Gazte Euskaltzaleen Sareak deituta, Euskara aurrera euskararen aldeko egitasmoa aurkeztu zuten apirilean hainbat euskaltzale ezagunek Donostian. Maiatzaren 21erako manifestazioa deitu zuten eta larunbat honetan, 17:30etan, ekingo dio ibilbideari manifestaldiak Donostiako Antiguako tuneletik. Aurreko astean, euskalgintzako dozena bat eragilek ere bat…

Txorien habia kutxa jaso du Galtzaundik

Aurtengoan euskararen gaiari eutsi nahi izan diote Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Kuikui’ proiektuarekin. Kuikui ipuin-diskoak eta Kuikui ikuskizunak osatzen dute proiektua eta Miren Amuriza, Karmele Gorroño , Irene Irureta eta Xabier Zabalak hartu dute parte diskaren sorkuntza prozesuan. Hemen…