Ezohiko Batzar Orokorra, abenduaren 23an

Ezohiko Batzar Orokorra egingo du abenduaren 23an Galtzaundi Euskara Taldeak. Hitzordua Tolosako Kultur Etxean (lehenengo solairuko Gazte Topagunean) izango da, 18:00etatik aurrera. Galtzaundikide guztiak bilerara deituak daude. Eguna: 2024ko abenduak 23, astelehena. Tokia: Tolosako Kultur Etxeko Gazte Topagunea (1. solairua),…

Babestu dezagun Ataria, harpidetza-eskaintza bereziarekin

Tolosaldeko 28 herrien berri emateko, euskararen normalizazioa sustatzeko eta gure komunitatea handitzeko, Galtzaundi-tik Ataria babestera gonbidatzen zaitugu. Herritarren babesa funtsezkoa da euskarazko tokiko hedabideek bizirik jarrai dezaten eta gure ahotsak ozen entzun daitezen. Azaroaren 27tik abenduaren 21era arte, Ataria-n harpidetza-eskaintza…

‘Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik’ ikastaroa egingo da Tolosan

Euskararen normalizaziorako bidean, eta euskararen erabilera egunerokotasuneko esparru guztietara zabaltzeko asmoz, udako ikastaro bat antolatu dute, Tolosan, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Euskalgintzaren Kontseiluak, udalaren eta aldundiaren babesarekin eta Galtzaundi Euskara Taldearen laguntzarekin. ‘Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko…