Tolosako Lanbide Heziketako Merkataritza ikasleak, Amaia Doyague Galtzaundiko teknikariarekin batera, Tolosako merkatariei bisitak egin eta hizkuntza paisaiaren inguruko lanketa egiten hasi dira. Galtzaundik urteak daramatza Tolosako saltokiak bisitatu eta pausoz pauso bertako karteldegia eta hizkuntza paisaia euskaldundu nahian. Horretarako, garrantzi handia…
Albisteak
Arrate Egaña etorriko da Tertulia Literarioara urrian
Tertulia Literarioaren hurrengo saioa izango da urriaren 24an Tolosan. Oraingo honetan, Arrate Egañak idatzitako ‘Itzalen distira’ eleberria izango da irakurgaia eta Egaña bera ere izango da saioan. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren…
Martxelo Otamendi izan da Sormenetiken
Martxelo Otamendi kazetaria izan da protagonista larunbatean egin den Sormenetik-en. Saioak, sormenari eta euskal kulturari gogoeta egiteko parada paregabe dira eta kazetariak, bere ibilbidearen inguruko anekdotak eta gertaerak kontatu ditu elkarrizketan. Xabier Telleriak hartu du saioaren gidaritza eta Iñar Sastre…
Nafarroa oinezera autobusez joateko aukera duzu Tolosaldetik
Beste urtebetez, Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Etxarri Aranatzera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 8an. Izen ematea irekita dago urriaren 5era, osteguna, bitarte.…
Atariaren 10. urteurreneko festa, urriaren 6an
Guztia prest du Tolosaldeko Atariak bere hamargarren urteurrena behar bezala ospatzeko. Urriaren 6an izango da festa Tolosako Zerkausian, eta hamargarren urteurreneko ekitaldiarekin batera, musika, bertsoak, bakarrizketak, dantza eta antzerkia izango dira, eta guztia borobiltzeko, jan-edana. 18:00etan hasiko da festa, eta…
Saritutako lanetako batek bere komikia argitaratzeko aukera izango du Ibarra-Galtzakomiken XVI. edizioan
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa aurtengo udazkenean. 16. aldiz antolatu da euskarazko komikigintza sustatu asmoa duen lehiaketa eta aurten, berrikuntza moduan saritutako lanetako batek, bere komikia Denonartean argitaletxearekin batera argitaratzeko aukera izango du. Euskarazko…
Euskaltzale independentisten topaketen aurkezpena, Tolosan
Euskal Herrian Euskaraz-ek nazio mailako “Euskaltzale Independentiston Topaketak” antolatu ditu datorren urriaren 7an eta 8an Billabonan. Datorren astelehenean, irailaren 25ean, ekimen honen aurkezpena egingo du, 18:30etan, Tolosako kultur etxeko lehen solairuko aretoan (Gazte Topagunea). Aurkezpen honetan, lehen aldiz antolatu diren…
Martxelo Otamendi izango da protagonista Sormenetiken
Irailaren 30ean izango da Sormenetiken urteko bigarren saioa. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen direnak. 2023ko bigarren saioa irailaren 30ean egingo da eta Martxelo Otamendi kazetari ezaguna izango da hitzorduko protagonista. Elkarrizketa…
`Solomilloa edo azpizuna, eskatu nahi duzuna!´ kanpaina aurkeztu dute harategiek, euskararen presentzia areagotzeko
Euskararen erabilera areagotzea helburu duen kanpaina berria indarra hartzen ari da Amasa-Villabona, Ibarra, Tolosa eta Zizurkilgo harategien artean. Bertako harategi guztiek aktiboki parte hartu dute, euskarazko komunikazioa hobetzeko konpromisoa hartuz, bai beren dendetan idatziz, bai bezeroekiko hitzez. Harategi bakoitzerako neurri…
Euskaraz bizitzeko ditugun zailtasunak gainditzeko tailerra jarriko da martxan, Zizurkilen
‘Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Doako tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean izango dira saioak eta urriaren 3an hasiko da tailerra. Hamabostean…