Azaroaren 28an egingo du hurrengo saioa Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak. Oraingoan, Breda Smolnikar idazle Eslobeniarraren Han goian urkiak hostoberritzen direnean eleberria izango da irakurgaia. Irakurle taldearen saioa 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du. Lehen Mundu Gerraren…
Albisteak
Sei autobus joango dira Tolosaldetik Bilbora
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta. Galtzaundi Euskara Taldeak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik manifestaziora joateko eta dagoeneko amaitu da izena emateko epea. Guztira 300 euskaltzale baino gehiagok eman dute izena azken egunetan eta horrenbestez, sei…
Txanda guztiak beteta, Elosegi parkeko beldurrezko ibilbidean
Gau beltzari ikusgarritasuna eman eta nerabeei begirako beldurrezko ibilbidea antolatu du aurten ere Galtzaundik, Tolosako Elosegi parkean. Ekimenak sekulako arrakasta izan du eta dagoeneko bisita-txanda guztiak bete dira. Urriaren 28an eta 31ean egongo da beldurrezko ibilbidea egiteko aukera 20:00etatik 00:00etara.…
Euskara jasaten ari den erasoen kontrako elkarretaratzea egin genuen Tolosan
Azken asteetan, euskara jasaten ari den eraso guztien aurrean Gatzaundi Euskara Taldeak, urriaren 21ean elkarretaratzea deitu zuen Tolosako Plaza Zaharrean. Hemen elkarretaratzeko argazkiak:
Azaroaren 4ko manifestaziorako autobusak antolatu ditugu Tolosaldean
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Horregatik, Bilboko kaleak betetzera…
Errigoraren saskia eskatzeko aukera azaroaren 9ra arte
Urriaren 20tik azaroaren 9ra bitartean egongo da Errigorako saskiak eskatzeko aukera. 10 urte igaro dira Errigora abiatu zenetik, Nafarroa hegoaldeko produktuak, Euskal Herrian zehar zabaltzen hasi eta Ager zonaldeko euskalgintzari ekarpena egiteko xedea duen egitasmoa martxan jarri zenetik. Aurten, saski bakarra…
Beldurrezko ibilbidea egingo da Tolosako Elosegi parkean
XX. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon da Gau Beltza. Orain, tradizio hori baliatu nahi izan du Galtzaundi Euskara Taldeak, Gau Beltzari indarra emateko. Horregatik guztiagatik, aurten ere Gau Beltzari ikusgarritasuna eman eta nerabeei begirako beldurrezko…
Elkarretaratzea larunbatean, euskararen aurkako erasoak salatzeko
Gaur jakin dugu epaitegietatik euskararen aurkako erabaki berri bat hartu dela. Zehazki, Udal Legearen hainbat artikulu baliogabetu ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Vox alderdiaren helegite bat onartuta. Oso larria da epai honek duen garrantzia: euskararen normalizazioa helburu duten hizkuntza politikak…
Bat egin ‘Hezkuntzak euskara gehiago behar du’ sinadura bilketarekin
Hezkuntza komunitateko eragileek, sindikatuek eta euskalgintzak sinadura bilketa bati ekin diote, EAEko Hezkuntza Lege berriak euskara eta euskal kultura ardatz izan ditzala aldarrikatzeko. Hauek dira legeak jaso ditzala eskatzen diren puntuak: Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.…
Herritarrak euskarara gerturatzeko ‘Auzoko’ saioak martxan jarri dira Ibarran
Euskara komunikaziorako eta kohesiorako tresna izateko bidean, Ibarran hizkuntzarekin harremanik ez dutenek euskarara lehen pausoak ematea da egitasmoaren helburua. Astero bi orduko saio irekiak antolatzen dira Kultur Etxean, dinamika eta jolasen bitartez partaideen arteko harremanak sustatu eta bizikidetzarako espazioak sortzeko.…