Hitanoaren erabilera sustatu asmoz, urtarrila eta ekaina artean hika praktikatzeko aukera egongo da Tolosan. Galtzaundi euskara elkarteak sustatuta, Josu Iztueta bidaiariak, Ebaristo Elduaien euskaltzaleak, Balentin Dorronsoro txirrindulari ohiak eta Mattin Amondarain euskaltzaleak dinamizatuko dute astean ordubetez bilduko den taldea. Bilkurak…
Albisteak
“Euskararen isobarak” lelopean Pako Aristi
“Euskararen isobarak” lelopean Pako Aristik pasa den azaroaren 27an Tolosan eskainitako hitzaldia ikusi ahal da goiko bideoan. Izen berarekin kaleratu berri duen liburua ardatz eskaini zuen Aristik hitzaldia.
Euskararen erabilera sustatzea helburu, kirol entitateei begirako mintegia egin da
Tolosako kirol entitateetako ordezkariei zuzendutako mintegia egin da abenduaren 3an, Tolosako kultur etxean, Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatuta. Berritzeguneko euskara teknikari Xabier Bengoetxeak, Tolosako Udaleko euskara zinegotzi Iñaki Irazabalbeitiak eta kirol zinegotzi Peio Etxabek, Aretxabaletako Uda taldeko Igor Arenazak eta Tolosako…
Behera penak eta gora bihotzak!
Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna, Galtzaundiko kideek dendarientzako goizean goiz jarritako bihotzekin esnatu da Tolosa, “euskara pentsamenduan eta sentimenduan, buruan eta bihotzean, sentitzen delako eta harro, euskararen erabilera Tolosan azken 20-30 urteetan asko handitu dela esan dezakegulako”, Galtzaundiko kideen esanetan. Argazkian…
Labaien, Lizardi eta Orixeren hitzak gogora ekarri dituzte ikasleek
Galtzaundik dinamizatuta, Hirukide, Laskorain, Orixe eta Uzturpeko ikasleek euskaratik eta euskararako graffitiak egin dituzte. Ikastetxeek hautatutako pertsonaiak eta aipuak eta ikasleen diseinua oinarri, Ibarrako eta Tolosako semaforo kaxatan egin dituzte graffitiak.
Lander Garroren “Gerra txikia” aztertu du irakurle taldeak
Galtzaundiko irakurle taldeak Lander Garroren “Gerra Txikia” eleberria aztertu du abenduaren 17an, 19:00etan, Tolosako Udal Liburutegian egin duen bilkuran. Hemen, hainbat agerkaritan argitaratutako kritikak dituzue irakurgai.