Unai Elorriagaren “Iazko hezurrak” liburuarekin emango dio hasiera 2015-2016 ikasturteari Tolosako irakurle taldeak. Bada berrikuntzarik. Izan ere Yurre Ugarte ariko da hemendik aurrera dinamizazio lanetan. Hemen, aipatu liburua ardatz agerkari ezberdinetan idatzitako kronikak dituzue irakurgai. Garazi Kamio Janne Tellerren “Ezer…
Albisteak
Mintzalagunak hizketan
Tolosako Mintzalaguna egitasmoan hiztun lanetan dabiltzan lagunetako bi elkarrizketatu ditugu. Ikusi, hausnartu eta, animatu!
Hitanoa praktikatzeko taldeak ikasturteko azken bilkura egin du
Hitanoa praktikatzeko taldeak 2014-2015 ikasturteko azken bilkura egin du. Bertaratutakoak gustura agertu dira egindako mintzapraktikarekin. Ikasturte berrian hitanoaren ezagutzan sakontzeko aukerak aztertzekotan geratu dira antolatzaileak.
Altzora irteera egin dute mintzalagunek
Hitz egiteko jarioa, entzumena eta ulermena lantzeko helburuarekin, Tolosako Mintzalaguna egitasmoan dabiltzan partaideek irteera egin dute maiatzaren 28an. 16etan, Galtzaundi euskara elkartean egin dute hitzordua. 17 lagun bertaratu dira eta, lau autotan banatuta, Altzora joan dira. Ipintza baserria ezagutu dute…
Garazi Kamio irakurle taldean
Gaur maiatzak 27, 19etan, Tolosako kultur etxean irakurle taldeak egingo duen bilkuran hartuko du parte Garazi Kamio idazle andoaindarrak. Izan ere, Kamioren “Orube abandonatuak” liburua aztertuko dute bertaratutakoek. Eta, beraz, liburuak sortutako hausnarketak idazlearekin partekatzeko aukera izango dute irakurleek.
“Zartapa!”-ren aurkezpena Uztaritzen, senidetzean pauso berria
Tolosako Katiuska antzerki taldekoek Uztaritzen aurkeztu dute “Zartapa” lana. Tolosa eta Uztaritzeren senidetzearen harira eskaini dute emanaldia. Ondoko lerroetan, Katiuska antzerki taldekoek idatzitako kronika duzue irakurgai: Autoz ordu bete eskasera dago Uztaritze Tolosatik. Ezaguna da, ordea, Iparraldeko hiru probintzien eta…
Ameriketako hizkuntza gutxituetakoek eta euskaldunok elkarrengandik zer dugu ikasteko?
“Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentala aurkeztu du Garabidek Tolosako kultur etxean maiatzaren 20an. Garabideko zuzendaritzako kide Kike Amonarriz eta teknikari Maddi Iñarra aritu dira hizlari lanetan. Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako…
Gazteen artean euskara sustatzeko estrategiak landu dira kirol entitateetako ordezkariekin
“Hezitzaileek ere asko egin dezakete” ikastaroa eskaini die Ttakunek apirilaren 29an Tolosako kirol entitateei, Galtzaundi euskara elkarteak antolatuta. Guztira, kirol taldeetako 16 ordezkari bildu dira eta haur eta gazteen artean euskara sustatzeko estrategiak landu dituzte. Bertaratutakoek oso ongi baloratu dute…
Azken urteetako Herri Urrats jendetsuena
Hala izan da maiatzaren 10ean Senpereko lakuaren bueltan egin den festa: 60.000 lagun inguruk, giro ezin hobean, euren ekarpena egin dute Ziburuko Kaskarotenea ikastola eraikitzeko. Tolosaldetik ere hamarnaka lagun joan dira, kotxez, furgonetan eta autobusez. Izan ere, Galtzaundi euskara elkarteak…
Herri Urratsera autobusez
Herri Urratsera autobusez Datorren igandean, maiatzak 10, Senpereko lakuan egingo den Herri Urratseraautobusez joateko aukera dago Tolosaldetik. 09:30ean, Tolosako zezen plazatik abiatuko da eta Anoetako Apaetxe baserrian, Irurako ikastolan eta Villabonako eliza parean egingo ditu geldialdiak. Senperetik bueltan, berriz, 19:30ean…