“Zer egin dugu ongi? Zer gaizki?” lelopean eskainiko du hitzaldia Andoni Egañak apirilaren 14an, 19:30ean, Tolosako kultur etxean. “Euskararen egoera ona al da? Erdipurdikoa? Txarra?”, aipatu galderei eta gehiagori erantzuten saiatuko da pentsalari zarauztarra Tolosan eskainiko duen hitzaldian. Horretarako, bertaratutakoen…
Albisteak
“Autoa” eleberria aztertu du irakurle taldeak
Harry Crewsek idatzitako eta Eduardo Matauko eta Kristin Addisek itzulitako “Autoa” eleberria aztertu du Tolosako irakurle taldeak apirilaren 20an, 19:00etan, Tolosako kultur etxean egin duen bilkuran.
Xabier Montoiaren “Hondamendia” irakurle taldean
“Hondamendia” liburua ardatz, bilkura egingo du Tolosako irakurle taldeak martxoaren 16ean, 19etan, kultur etxean. Aipatu liburuaren egile Xabier Montoiak ere hartuko du parte batzarrean, bertaratzen direnekin hausnarketak, iritziak… partekatuz. Hemen aipatu liburua oinarri, Iratxe Esparzak idatzitako kritika.
“Hiri hondakin solidoak” aztertuko du irakurle taldeak
Tolosako irakurle taldeak otsailaren 24ean egin bilkuran Jon Alonsoren “Hiri hondakin solidoak” liburua aztertuko du. 19etan, Tolosako kultur etxean elkartuko da irakurle taldea. Aipatu liburua oinarri bakoitzaren iritziak, hausnarketak… partekatzeko ariketa Yurre Ugartek dinamizatuko du. Hemen, aipatu liburuari buruz agerkari…
Haur eta gurasoak, pozaren irriz Pirritx eta Porrotxekin
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Amalur” ikuskizuna ikusi ahal izan da martxoaren 12an Tolosako Leidor aretoan. Bi saio egin dira, 16:00etan eta 18:30ean, eta bi emanaldietako sarrera guztiak saldu dira. Sinopsia Pailazoak baserrira doaz Marimototsengana. Marimo bertan da Ilargirekin ikasten, baserritarra…
Elena Ferranteren “Adiskide Paregabea” irakurle taldean
Yurre Ugartek dinamizatzen duen Tolosako irakurle taldeak hilaren 27an Tolosako kultur etxean egin duen bilkuran Elena Ferranteren “Adiskide Paregabea” liburua aztertu du. Hemen Yurre Ugarteri Ataria irratian egin elkarrizketa duzue entzungai. Hemen, berriz, egunkari ezberdinetan aipatu liburua oinarri argitaratutako kritikak…
Hausnarketa emankorra “Berrikasi eta berrikusi” oinarri
Galtzaundi euskara elkarteko kide eta soziolinguista Xabier Bengoetxeak gidatuta eta Kike Amonarriz eta Jasone Mendizabal hizlari direla, “Berrikasi eta Berrikusi” dokumentuaren baitan hausnartzeko aukera izan da abenduaren 14ean Tolosan. Parte hartze handiarekin, euskaltzaleek iritziak, galderak… partekatu dituzte. Antolatzaileek, berriz,…
“Zuri-beltzeko argazkiak”, Arantxa Urretabizkaiarekin
Arantxa Urretabizkaia idazleak Tolosako irakurle taldeak 2015eko abenduaren 16an kultur etxean egin bilkuran hartu du parte. Izan ere, Urretabizkaiaren “Zuri-beltzeko argazkiak” liburua aztertu dute bertaratutakoek. Hemen, aipatu eleberriari buruz hainbat agerkaritan idatzitako kritikak dira irakurgai. Urtarrilean, “Adiskide paregabea” Urtarrilaren 27an,…
Karmelo Aiesta euskara praktikatzen eta ikasten ari direnekin
“Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia” liburuaren egile Karmelo Aiestak Tolosan euskarara hurbildu direnei eta euskara praktikatzen eta ikasten ari direnei zuzendutako hitzaldia eskaini du abenduaren 3an, Galtzaundi euskara elkarteak antolatuta. 30 lagun inguru bildu dira Euskararen Nazioarteko Egunean Tolosako…
Kultur etxea jendez lepo banatu dira Galtzakomik sariak
Ibarrako Udalaren laguntzaz Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatzen duen Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketaren 8. edizioko sariak banatu dira Ibarrako kultur etxean abenduaren 4ean, giro ezin hobean. Aretoa herritarrez bete da eta euskarazko komiki lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak ikusgai egon dira.…