Tertulia literarioak bere urteko lehen saioa izango du urtarrilaren 30ean Tolosan. Oraingo honetan, Nanni Balestriniren `Den-dena nahi dugu´ eleberria izango da irakurgaia. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea. «Narratzaileak protagonistarekin bat egiten…
Albisteak
‘Bizkarsoro’ filmaren estreinaldia, ostiralean Leidorren
Josu Martinez zinemagile bilbotarrak zuzendutako lehen fikziozko lana da Bizkarsoro eta Baxe Nafarroako fikziozko herri batean 1914tik 1982ra bitartean gertatutako bost istorio erreal kontatzen ditu. Bizkarsoro ez da existitzen, baina Euskal Herriko edozein herri izan zitekeen. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira…
Euskararen Historiaren oinarriak lantzeko ikastaroa, Altzon
Gure hizkuntzaren historiari buruzko ikastaroa antolatu dute elkarlanean Galtzaundik, Altzoko kultura batzordeak eta Altzoko Udalak. Bost saiok osatuko dute ikastaroa eta Altzoko Batzarremuño Kulturgunean egingo dira saio guztiak, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. Hizkuntzalaritzan, historian zein soziolinguistikan adituak diren Borja Ariztimuño, Blanca…
Ikusi, Ibarra-Galtzakomiken sari banaketa ekitaldiaren argazki galeria
Abenduaren 15ean egin zen Ibarra-Galtzakomik euskara hutsezko komiki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian. Ikusi hemen sarituen izenak eta lanak. Lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak ikusgai egongo dira, abenduaren 15etik 29ra, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.
Bertsoaz eta zirkuaz gozatzeko aukera izango da ‘Gure Bertso Zirkua’ ikuskizunean
Bertsoa eta Zirkua uztartuko dituen saio berezia antolatu dute elkarlanean Harituz Bertsozale Elkarguneak eta Gure Zirkuak. Ahozko inprobisazioa eta zirkuko disziplina desberdinak uztartuko dituzte zuzenean bertsolariek eta Gure Zirkuko artistek. Abenduaren 23an izango da emanaldia, Tolosako San Esteban auzoan kokatutako Gure…
Ibarra-Galtzakomik euskara hutsezko komiki lehiaketak baditu irabazleak
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengoa lehiaketaren 16. edizioa izan da eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 28ra arte irekita egon ondoren, guztira 263 komiki jaso dira Euskal Herriko hamaika txokotatik. Horietatik 257 izan…
Mari Luz Esteban etorriko da Tertulia Literarioara abenduan
Tertulia Literarioaren hurrengo saioa izango da abenduaren 20ean Tolosan. Oraingo honetan, Mari Luz Estebanek idatzitako ‘Haragizko erreformak’ eleberria izango da irakurgaia eta Esteban bera ere izango da saioan. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da…
‘Tolosaldean behin’ lehiaketa izan da Euskararen Eguneko protagonista eskualdean
Abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Eguna eskualdean eta herri askok, Galtzaundi Euskara Taldeak proposaturiko ‘Tolosaldean behin’ lehiaketa txertatu zuten beraien egitarauetan. Galtzaundi Euskara Taldeak, urtero egiten die Euskararen Eguna ospatzeko proposamena herriei eta aurtengo proposamena herrietako kaleetan jai-giroan ospatzearena izan…
‘XD’ umore jaialdia, abenduaren 22an Tolosan
Bost umorista, zuzeneko musika, edariak eta krispetak. Hori topatuko dute abenduaren 22an, 19:00etan, Gure Zirkuak Tolosan duen karpara gerturatzen direnek. Galtzaundiren eta Gure Zirkuaren eskutik, publikoa barrez lertzeko helburua izango dute Ana Goitiak, Ion ‘Txiki’-k, Antton Telleriak, Mirari Martiarenak eta…
Euskararen Egunaren bueltan, agenda bete-betea herriz herri
Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna. Tolosaldeko herriek Euskararen Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dute eta ekintzak astean zehar banatu dituzte. Hala nola, Galtzaundi Euskara Taldeak proposatutako ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa ere eskualdeko hamaika herritan egitea aurreikusten da. Jarraian, eskualdeko…