Irailaren 24an, Kilometroak jaia ospatuko da Oñatin Txantxiku ikastolaren alde. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko. Izen ematea irekita dago irailaren 21a bitarte eta autobusean joateak 10 euroko prezioa du (atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak …
Albisteak
Oporretarako irakurgaia: ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’
Galtzaundi Irakurle Taldeak Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua liburua proposatu du udarako eta, irakurgaiaren inguruan egingo duen saioa ere zehaztu du. Irailaren 27an izango da, 19.00etan, Tolosako kultur etxean, ohi den moduan Yurre Ugartek dinamizatuta.
Udako zereginak aukeratuta, amaitu dute ikasturtea Mintzalagunek
Ikasturtea amaitu berri dute Tolosako Mintzalagunek. Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatutako egitasmoan parte hartu duten hiztun eta mintzalagunek saio irekia egin dute ikasturtea borobiltzeko, merienda baten bueltan. Udara begirako konpromisoak ere hartu dituzte, bakoitzak oporretan egin dezakeenari begira.
HITZARMENA UEMAREKIN, TOLOSALDEAN BATERA ARITZEKO
Tolosaldeko 28 herrietan batera eragiteko, elkarlanerako hitzarmena egin dute UEMAk eta Galtzaundik. Euskarak Tolosaldean duen egoerari buruzko ikerketetan elkarlanean jardutea da hitzarmenaren asmoa. Hitzarmenaren atarian bi aldeek nabarmendu dutenez, “euskara biziberritzeko bidean pisu handiko eskualdea da Tolosaldea. 28 udalerri ditu,…
AHOZKO SORMEN TAILERRA MARTXAN, 17-18 IKASTURTEAN
Tolosaldeko Ahozko Sormen Tailerra Galtzaundi Euskara Taldearen eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen proiektua da. Honen bidez, bi eragile horiek euskarazko kultur sorkuntzan eragin nahi dute, Tolosaldean ahozko euskal Kulturaren tradizioaren transmisio osoagoa gauzatuz. Horretaz gain, kultur sorkuntzan lehen pausoak emateko aukera…
Tolosaldetik Senperera autobusez
Maiatzaren 14an, Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. (H)aizu lemapean ospatuko da aurtengo jaia Seaskako Ikastolei laguntzeko eta festara elkarrekin joateko aukera izango dute Tolosaldeko euskaltzaleek. 9:30etan irtengo dira autobusak eta itzulera ordua 19:00tan izango da Senperen.
HIRU ASTEZ GURASO EUSLEAK IZANGO DITU TOLOSAK
2016. urteko urrian, Gurasoen Hizkuntza Erabileraren Neurketa egin zuen Galtzaundi Euskara Taldeak. Bertan datu esanguratsu ugari atera ziren baina horien artean batek gure arreta deitu zuen: Tolosako ikastetxeetako irteera orduetan gurasoak euren artean hitz egiten ari direnean, erdiek, zehazki %52ak,…
‘FOTOGRAMAK’ AZTERTZEKO, GOIATZ LABANDIBAR IRAKURLE TALDEAN
Galtzaundi irakurle taldearen apirileko saioan Goiatz Labandibarren ‘Fotogramak’ lana jorratuko da. Saioa apirilaren 27an, osteguna, izango da Tolosako kultur etxean eta Labandibar bera bertan izango da liburua landu dutenekin iritziak partekatzeko 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle…
Abenduko Irakurle taldeko saioa Maider Gurrutxagarekin
Maider Agirre Gurrutxa Galtzaundi irakurle taldean izango da abenduko saioan. Auto editatutako Bihotzero eleberria izango du mintzagai. Hona hemen liburuari buruzko iritzia.