Aurtengo maiatzean, Tolosako hiru ikastetxeetako gurasoek pauso garrantzitsua eman zuten euskararen erabileran eragiteko asmoz: Guraso Eusle bilakatu ziren. Zehazki maiatzaren 8tik 26ra, hiru astez, euskarari eusteko jarrera hartu zuten dozenaka gurasok eta Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatuta esperientzia arrakastatsua lortu zen.…
Albisteak
KATTALIN MINER IZANGO DUGU IRAKURLE TALDEAN
Galtzaundi Irakurle Taldearen azaroko saioan izango dugu Kattalin Miner idazlea. Azaroaren 22an, asteazkena, Minerren ‘Nola heldu naiz ni honaino’ lana jorratuko du irakurle taldeak Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera eta horretarako, idazle hernaniarra izango da saioan bertan, liburua landu dutenekin…
ESKATU ERRIGORAREN SASKIAK GALTZAUNDIN EDO ONLINE!
Nafarroa hegoaldeko nekazaritzari eta eta euskalgintzari bultzada emateko asmoz, Errigoraren saskiak erosteko kanpaina martxan da udazken honetan ere. Azaroaren 14ra bitarte, saskien eskaera egiteko aukera egongo da. Bi saski desberdin eskatzeko aukera izango dira aurtengoan ere, bakoitza 50 euroko prezioan…
Anje Duhaldek bere ibilbidearen errepasoa egin du
Anje Duhalde musikari arrangoiztarra izan da Sormenetiken protagonista berria. Musikari lapurtarra elkarrizketatzen Garbiñe Ubeda tolosarra izan da. Argia astekarian kazetari, entziklopedia egile, diseinugintzan eta idazle moduan ere lan egina da Ubeda. Elkarrekin, Anje Duhalderen musika ibilbidea errepasatu dute. Lapurtarra luze eta zabal…
10. IBARRA-GALTZAKOMIK KOMIKI LEHIAKETA MARTXAN DA
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 10. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du aurtengo udazkenerako. Edizio honetan, zendu berria den Juanba Berasategi zinema-zuzendariari omenaldia eta eskertza egin nahi zaio, euskarazko animaziozko film luzeetan aitzindari eta erreferente izateaz gain, Galtzakomikeko epaimahaiko kide…
ANJE DUHALDE PROTAGONISTA SORMENETIK-EN
Kultura, euskara eta azoka lotzeko helburuarekin jaio zen Sormenetik egitasmoa Galtzaundi Euskara Taldearen eskutik. Dagoeneko hiru edizio egin ditu Sormenetikek eta laugarren honetan, Anje Duhalde musikari arrangoiztarra izango da gonbidatua. Saioa urriaren 21ean egingo da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun…
URRIRAKO, ECHENOZ-EN ‘RAVEL’
Urriko saioan, Galtzaundi irakurle taldeak Jean Echenoz-en Ravel liburua landuko du, Gerardo Markuletak itzulia. Saioa urriaren 25ean, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean. Liburua landu duten irakurleek iritziak partekatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du…
NAFARROA OINEZ 2017: TOLOSALDETIK LESAKARA AUTOBUSEZ
Urriaren 15ean, Nafarroa Oinez ospatuko da Lesakan, Tantirumairu ikastolaren alde. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko. Izen ematea irekita dago urriaren 11a bitarte eta autobusean joateak 10 euroko prezioa du (atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak …
MINTZALAGUNA TOLOSALDEAN: INOIZ BAINO ESKURAGO
Urte batzuk badira eskualdeko eragile desberdinek Mintzalaguna egitasmoa martxan dutela. Ikasturte berriari begira ere, eskualdeko herri desberdinetan Mintzalaguna martxan jartzear da. Egitasmoa hainbat eragilek bultzatzen dute Tolosaldean: Anoetan Udalak eta AEKk; Villabonan eta Zizurkilen bertako udalek; eta Tolosaldeko gainerako herrietan…
Ahozko Sormen Tailerreko matrikulazioa abian da
Ikasturte berriari begira Tolosaldeko Ahozko Sormen Tailerra jarri dugu martxan Galtzaundi Euskara Taldeak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Ekainean aurrematrikula egiteko aukera izan zuten ikasleek eta orain matrikulazio epea zabaldu dugu irailaren 28ra arte. 12 eta 18 urte arteko (DBH eta Batxilergoa)…