Eskura duzue Galtzaundi Euskara Taldeak, 2017an, Tolosako Udalarentzat egindako Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren txostena. Hemen duzue eskuragarri:
Albisteak
Tolosako ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ saioa osorik ikusgai
2018ko urtarrilaren 17an Tolosako Kultur Etxean emandako hitzaldia jasotzen duen bideoa ikusgai duzue. ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ izenburupean, Galtzaundiko kide Garikoitz Goikoetxeak Tolosaldeko eta Tolosako azken datu soziolinguistikoak plazaratu ditu hitzaldian.
Villabonaren txanda: ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’
Tolosan egindako hitzaldiaren ondoren, Villabonara jauzi egingo du ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloak. Posible al da Villabonan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara Villabonan? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Villabonan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kide Garikoitz…
Aurkeztu ditugu 2017ko Tolosako kale neurketaren emaitzak
Urtarrilaren 17an aurkeztu ditu Galtzaundiko kide Garikoitz Goiekoetxeak 2017ko Tolosako hizkuntzen kale erabilera neurketaren emaitzak. Tolosako Kultur Etxean egin den ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldian plazaratu dira emaitza berriak eta horrekin batera, Galtzaundiren organigrama berria eta 2018ko Euskaraldia aurkeztu zaizkie…
‘Euskaraz bizi a(ha)l gara Tolosan?’ hitzaldia, urtarrilaren 17an
Posible al da Tolosan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara Tolosan? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosan duen egoeraz hitz egingo du Galtzaundiko kide Garikoitz Goikoetxeak. Hitzaldian bertan ere, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak Tolosan emandako azken emaitzak aurkeztuko dira eta…
Elkarrekin ahaltsuago, zatoz!
Euskal Herriko eskualde euskaldunenetakoa osatzen dugu, beraz, erantzukizunez jokatzea dagokigu. Desafio berriak ditugu aurrez aurre, gero eta globalizatuagoa dagoen munduan. Gutako bakoitzari dagokigu gure alea jartzea. Elkar hartzea eta euskararen herriaren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko lankide izatea proposatzen dizugu, ahaltsuagoa egingo…
CORTAZARREN ‘ANTOLOGIA APETATSUA’ DA URTARRILEKO IRAKURGAIA
Galtzaundi irakurle taldearen 2018ko lehenengo saioan Julio Cortazarren ‘Antologia apetatsua’ lana landuko da, Jon Alosok itzulia. Saioa urtarrilaren 24an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean. Hilabetez liburua landu dutenek iritziak partekatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek…
28EK BATERA: “TOLOSALDEAN EUSKARAK 365 EGUN!!”
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Tolosaldea osatzen dugun 28 herriek ekimen bateratua gauzatu dugu lehen aldiz. Herri guztien artean, ‘Tolosaldean euskarak 365 egun!!’ esaldiari forma eman diogu. Honetarako, herri bakoitzak esaldiaren letra bat irudikatu du herriko plazaren batean eta argazki…
POESIA LANDUKO DU ABENDUAN IRAKURLE TALDEAK
Urteko azkeneko saioan, Galtzaundiren Irakurle Taldeak Asier Serranoren ‘Linbotarrak’ poesia liburua jorratuko du. Lan honek, 2017ko Euskadi Literatura Sariairabazi du. Saioa abenduaren 20an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean. Liburua landu duten irakurleek iritziak partekatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera.…
BANATU DIRA GALTZAKOMIK SARIAK, HURRENGO EDIZIOAREN ESPEROAN
Parte hartze aldetik erantzun bikaina jaso du ‘Ibarra-Galtzakomik’ komiki lehiaketak bere hamargarren edizioan. Guztira, ia 150 lan jaso dira aurtengoan eta Euskal Herri guztiko komikigileek hartu dute parte euskarazko komikigintza sustatzea helburu duen lehiaketan. Edizio honetan, zendu berria den Juanba…