Maiatzerako ere prest du hilabete amaierako ekitaldia Ibarrako Galtzaundi tabernak. Oraingoan, magiaren txanda izango da Asier Kidam mago gasteiztarraren eskutik. Maiatzaren 30ean izango da hitzordua, 19:00etan, eta adin guztietarako egokia izango den saioa eskainiko du Kidamek.
Albisteak
Ibilaldira joateko autobusak antolatzen ari gara
Herri Urratsen ondoren, Bizkaiko ikastolen Ibilaldia festa ospatuko da maiatzaren 19an, Lekeition. Bertara joateko autobusak antolatzen ari da Galtzaundi Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik. Izen ematea irekita dago maiatzaren 16a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 12 euroko prezioa du (Galtzaundikide…
Zuzendaritza berritua 2019ko bilkuraren ondoren
Maiatzaren 9an egin da Galtzaundi Euskara Taldearen urteko bilkura. Oraingoan, Anoetako udaletxean bildu gara eskualdeko euskaltzaleak eta 2018. urtean egindakoak eta diru-kontuak errepasatu eta onartu ondoren, 2019ko egitasmoaren ildo nagusiak azaldu dira bileran. 26 bazkide elkartu dira batzarrean. Hemen duzue…
Senperera autobusez Tolosaldetik
Beste urtebetez, Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Senperera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 12an. Izen ematea irekita dago maiatzaren 9a, osteguna,…
Harkaitz Canorekin du hitzordua irakurle taldeak
Hileroko martxarekin jarraitzen du Galtzaundiko irakurle taldeak eta maiatzean, Harkaitz Cano idazle lasartearra izango da saioko gonbidatua. Ikasturtean zehar, zenbait irakurgai lantzeko, horien egileak ere izaten dira irakurle taldearen hitzorduan eta maiatzaren 22an, 19:00etatik aurrera, Canoren Fakirraren ahotsa lantzeko bilduko…
Galtzaundiren urteko bilkura nagusia, maiatzaren 9an
Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 9an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Anoetako udaletxean izango da, 19:00etatik aurrera, eta 2018. urteko balantzearekin batera, 2019ko egitasmoaren aurkezpena egingo da Galtzaundikideen aurrean. Zuzendaritza Batzorde berria ere…
Tabernako bertso saioko irudiak
Imanol Irazustabarrena, Maialen Akizu, Txomin Azpiroz, Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Beñat Mujika bertsolariak aritu dira ostegunean Ibarrako plazako Galtzaundi tabernan. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faserako girotze saioa izan da ostegunekoa, hastear den txapelketarako entrenamendua. Imanol Artola ‘felix’ izan da gai-jartzailea eta…
Iñakik eta Manexek eraman dute Korrikako lekukoa
Goizean goiz igaro da Korrika Tolosaldetik eta Galtzaundi Euskara Taldeari Tolosako Berazubi auzoan egokitu zaio lekukoa eramatea. 21. edizio honetan, Galtzaundi Iñaki Olaetxea eta Manex Kortajarena zuzendaritzakideek ordezkatu dute. Urte mordoa egin dituzte biek ala biek zuzendaritza karguetan eta aurten,…
Berazubiko zubian hartuko dugu lekukoa
Larunbat goizaldean iritsiko da Korrika eskualdera eta beti bezala, Galtzaundik eskuratu du bere kilometroa. Tolosako Berazubi auzora doan zubian hartuko du Korrikaren lekukoa Galtzaundik, 2.190 kilometroan, eta paper eskola pareraino eramango du. 4:22ean izango da hori eta Manex Kortajarena eta…
Kanturako elkartu dira Mintzalagunak
Ohiko asteroko hitzordutik aparte, ikasturtean zehar hainbat ekintza osagarri antolatzen ditu Galtzaundik Mintzalagunean parte hartzen dutenentzat eta iazko arrakasta ikusita, aurten ere kantu saioak antolatu dira. Apirilaren 10ean elkartu dira Tolosako Kultur Etxean mintzalagunak eta ordubetez aritu dira euskarazko kantuak…