Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 12. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du. Azken edizioa arrakastatsua izan zen: 200 lan jaso ziren, Euskal Herriko hamaika txokotatik bidalita. Aurtengo edizioa, 2019a Hizkuntza Indigenen Nazioarteko urtea dela kontuan hartuz, desagertzeko arriskuan dauden…
Albisteak
‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldia Tolosan
Galtzaundi Euskara Taldeak ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloa antolatu du eskualdeko herrietan zehar eta lehen geldialdia Tolosan egingo du. Hitzaldia urriaren 3an izango da, osteguna, eta Kultur Etxeko areto nagusian Galtzaundiko kide Kike Amonarriz Gorriak eta Ane Izagirre Arruebarrenak…
Tio Teronen Semeak izango ditugu Sormenetiken
2019ko bigarren saioa egingo du urriaren 5ean Sormenetikek Oria ibaiaren bazterrean. Oraingoan, Tio Teronen Semeak dantza taldeko kideak izango dira protagonista eta beren ibilbideari buruz hitz egiteaz gain, euskal dantzaren transmisioari eta berrikuntzari buruzko beren ikuspuntua azalduko dute Oihana Iguaranen…
Zarautzen ospatuko den Kilometroakera autobusez Tolosaldetik
Beste urtebetez, Kilometroakera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Zarautzera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 6an. Izen ematea irekita dago urriaren 3a, osteguna, bitarte.…
Martxan da Mintzalaguna egitasmoa ‘Tú-tik Gu-ra” lelopean
Ikasturte berriarekin batera martxan da Mintzalaguna egitasmoa. Eskualdeko mintzalagunek hasi dute ikasturtea, eta ekimenera batzen ari direnak ere talde berrietan hastear dira. Dagoeneko ezagunak dira Mintzalagun egitasmoak: euskaraz hitz egiteko espazioak dira, astean behin elkartu eta ordubetez euskaraz aritzeko saioak,…
Asisko Urmeneta eta Galtzakomiken aurkezpena, Galtzaundi tabernan
Hilabeteroko martxan, iraileko azken ostegunean, 26an, ekitaldi kulturala antolatu da Ibarrako Galtzaundi tabernan, 19:00etatik aurrera. Oraingoan Asisko Urmeneta irudigilea izango da protagonista eta bere ibilbidearen errepasoa egingo du `karrika-turistarenak’ saioan. Bestetik, ekitaldi hau aprobetxatuko da 12. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa aurkezteko.…
Aitzol Udal Euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik
Martxan da Aitzol Udal Euskaltegia berriz ere. “Euskarekin match!” aukeratu dute aurtengo lelo gisa, herritarrek euskararekin bat egin, elkartu, euskaraz bizi eta euskaraz biziarazteko. Izan ere, gero eta gehiago dira euskaraz egiten dakitenak, baina batzuk zaila dute euskaraz bizitzea, horregatik, euskaltegien…
Euskaltegirik ez duten herrietan euskara ikasteko aukera emango dute aurten ere UEMAk eta hainbat udalek
Gure eskualdeko herri gehienetan ez dago euskaltegirik, eta herri horietako biztanleek alboko euskara ikastera herri handiagoetara joan behar izaten dute. Hori ikusita, UEMAk, mankomunitateko kide diren hainbat udalekin eta euskaltegiekin elkarlanean, ‘Ikasi euskara herrian bertan’ kanpaina jarri du martxan. Ikasturte…
Euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik Villabonan
Irailaren 2tik 27ra euskara ikasi nahi duenak aukera izango du izena emateko Villabonako Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat bulegoan). Maila guztietako ikastaroak eskainiko dira, goizez eta arratsaldez, Villabonan eta Zizurkilen: AISA ikastaroak etorkinentzat, A1, A2, B1, B2, C1 mailak eta…
Merienda eginda amaitu dute ikasturtea Mintzalagunek
Galtzaundi Euskara Taldeak dinamizatutako mintzalagun taldeek amaitu dute 2018-2019 ikasturtea dagoeneko. Egindako lana borobiltzeko, Ibarrako Galtzaundi tabernan meriendatu dute mintzalagun taldek guztiek batera.