Irailaren 26ko ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldian euskarak Tolosaldean izandako bilakaera azaltzen duen bideoa aurkeztu zuen Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosako Leidorren. Hemen ikusi daiteke bideoa osorik:
Albisteak
‘Gehiago, geahigorekin, gehiagotan’ ekitaldiak emandakoa
Eskualdeko euskaltzaleak Tolosako Leidorren bildu dira larunbat eguerdian Galtzaundik antolatutako ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldiaz gozatzeko. Olaia Toral, Maider Iñurrita eta Iker Gonzalezek jarri diote musika ekitaldiari, bakarrizketa umoretsua Antton Telleriak egin du eta oholtza gainean aurkezle lanak egin dituzte Nagore…
Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren
Irailaren 26an, Tolosaldean euskararen alde lanean aritu diren eragile, talde eta norbanako ugariren lana eta lorpenak aitortuko dira Tolosako Leidor aretoan egingo den ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldian. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako saioa 12:00etan hasiko da; musika, umorea eta bertsoak uztartuz,…
[BIDEOA] Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez Sormenetiken, saioa osorik ikusgai
2020ko irailaren 12an Tolosako Zerkausiaren azpialdean egindako Sormenetik saioa. Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez elkarrizketatu ditu Ane Urkolak. Arantzazu Mujikak eta Ainhoa Elizondok jarri diote musika saioari.
Sormenetiken saio arrakastatsua Alberdirekin eta Rodriguezekin
Sormenetik egitasmo lehen saioa egin da larunbatean Tolosako Zerkausiaren azpialdean. Jende andana bildu da Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez idazleen esanak entzuteko Ane Urkolaren gidaritzapean. Feminismoa erdigunean jarrita, euren bizipenez, sormen prozesuez, bizitzan zehar ezarritako mugez edota askatasunaz aritu dira,…
Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez izango dira protagonistak Sormenetiken
2020ko lehenengo saioa egingo du irailaren 12an Sormenetikek. Oraingoan, Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez idazleak izango dira protagonistak eta feminismoak bertsolaritzan eta literaturan duen tokiaz hitz egingo dute, Haritz Azurmendiren galderei erantzunez. Saioa 12:00etan hasiko da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak…
Tolosaldera egokitutako eskaintza zabala aurkeztu dute Aitzol eta AEK euskaltegiek
Tolosaldean lanean diharduten Aitzol eta AEK euskaltegiek 2020-2021 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Anoetan. Euskaltegiekin batera aurkezpenean izan dira eskualdeko zenbait udal, UEMA eta Galtzaundi Euskara Taldeko ordezkariak. Aitzol Udal Euskaltegiko zuzendari Maixabel Zubillagak eta Andoain eta Tolosaldeko AEK-ko zuzendari…
Tolosako saltokien erdiek baino gehiagok bermatu dute euskara COVID-19ari buruzko mezuetan
COVID-19arekin zerikusia duten mezuen %56etan bermatu dute euskara Tolosako saltokiek beren erakusleihoetan. 2018ko azterketarekin alderatuz gero, 20 puntuko gorakada egon da saltokietako mezuetako euskararen presentzian. Saltoki txikiek, zerbitzuen alorrekoek eta ostalaritzakoek euskara gehiago darabilte saltoki edota kate handietakoek baino. COVID-19ak…
Iraileko saiorako irakurgaia: ‘Gerrak ez du emakume aurpegirik’
Abuztuan ez du saiorik egingo Galtzaundiren irakurle taldeak baina definitu da iraileko saiorako irakurgaia dagoeneko. Iraileko saioa zein egunetan egingo den oraindik finkatu ez bada ere, Svetlana Aleksiévich idazle eta kazetari bielorrusiarraren ‘Gerrak ez du emakume aurpegirik’ saiakera izango da landuko…
Tolosaldeko 24 herrik eman dute izena udazkenean egingo den Euskaraldian
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa Euskal Herri osoan. Dagoeneko, eskualdeko 24 herrik eman dute izena eguneroko hizkuntza ohituretan eragitea helburu duen ariketan parte hartzeko. Horrenbestez, Euskaraldia prestatzeko lanetan hasita daude herri horietako batzuk, eta beste zenbait…