Euskarak bizitzako alor guztiak behar ditu aurrera egiteko eta zalantzarik gabe, lan munduak berebiziko garrantzia du horretan. Anoetak eta Irurak herri izaera euskalduna dute eta jakina da bertako enpresa kopurua handia dela. Bi herri horietako enpresetan euskararen presentzia areagotzeko asmoarekin,…
Albisteak
Guillan etorriko da irakurle taldeko otsaileko saiora
2021. urteko bigarren saioa egingo du otsailaren 25ean Galtzaundiren irakurle taldeak. Oraingo honetan, Oier Guillan idazle donostiarraren VHS eleberria landuko da hitzorduan eta Guillan bera ere gerturatuko da hitzordura, irakurleekin batera iritziak partekatzeko. Hitzordua 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta…
‘Galtzaundi 30 urte’ kontzertua: sarreren informazioa
Aurten inauteriak ospatuko ez direla ikusita ere, Galtzaundik ekitaldi kulturala antolatu du inauterien bueltan, bere izenari men eginez eta 30. urteurrena aprobetxatuz, inauterietako musikan euskarak duen garrantzia azpimarratzeko. Osasun egoeraren ondorioz festak betiko moduan ospatzea posible ez bada ere, inauterietako…
‘Galtzaundi 30 urte’: Inauterietako doinuekin kontzertu berezia emango du Et Incarnatus orkestrak
30 urte betetzen ditu aurten Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldean euskara normalizatzeko helburuarekin sortu zen elkartea, eta ekimen askoren bultzatzaile izan ondoren, indartsu eta indarberrituta iritsi da 30 urte betetzera. Urteurren borobilaren bueltan, ekitaldi eta egitasmo ugari antolatzeko asmoa du Galtzaundik…
Martxan da Tolosaldepedia: eskualdeari buruzko ezagutza Wikipedian lantzeko ekimena
Otsailean jarri da martxan Tolosaldepedia proiektua, Tolosaldeko ezagutza guztia Wikipedian jartzea helburua duena, herritar eta kanpotar guztien eskura egon dadin eta herritarren arteko elkar-harremanak sustatzeko. Covid-19ak eragindako itxialdian Tolosako Udalak martxan jarritako hainbat proiekturen artean sortu zen Tolosapedia egitasmoa, Tolosari buruzko…
Euskara nagusitzen da Tolosako erakusleihoetan merkealdi garaian
Saltokiek aldaketa ugari egiten dizkiete beren erakusleihoei merkealdi garaian. Izan ere, eskaintzak iragartzeko kartelek eta beherapenak adierazteko euskarriek betetzen dituzte denden erakusleihoak urteko bi merkealdi epeetan. Neguko eta udako merkealdi kanpainek kaleetako hizkuntza paisaiari nabarmen eragiten diotela ikusita, Tolosako merkealdietan…
Galtzakomiken sari banaketa ekitaldiaren argazki galeria
Ostiralean banatu dira 2020. urteko Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren sariak Ibarrako plazako arkupean. Sarituen eta lanen izenak hemen topatu ditzakezue. Abenduaren 30era arte lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai daude Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.
Ibarra-Galtzakomikeko saridunak izendatu ditu epaimahaiak
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengoa lehiaketaren 13. edizioa izan da eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 30a arte irekita egon ondoren, lan gehien jaso dituen edizioa izan da aurtengoa: guztira 251 komiki…
‘Ahardikeriak’ landuko du irakurle taldeak 2021a hasteko
2021. urtean ere euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin jarraituko du Galtzaundiren irakurle taldeak. Urtarrileko saiorako, Marie Darrieussecq-en Ahardikeriak lana aukeratu da, Joxan Elosegik euskarara itzulia. Hitzordua urtarrilaren 26an izango da, 19:00etan, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du.…
Euskaraldiaren amaierako bideoa: ‘Kopla berriak erantzuteko jarriak
Galtzaundi Euskara Taldeak kantu bat egokitu du 2020ko Euskaraldiaren amaierarako. Mikel Artolak idatzi ditu kantuaren koplak eta Olaia Toral, Maider Iñurrita eta Iker Gonzalezek musikatu. Bideoan entzun daiteke abenduaren 4rako egokitutako abestua: