Aurten zen egiteko Korrikaren 22. edizioa. Pandemiak, ordea, AEKren aldeko ekitaldi jendetsua atzeratzea ekarri du eta justu Korrikak amaitu behar zuen egunean, martxoaren 28an, herrietako plazak betetzera deitu dute. Adunan, Altzon, Amezketan, Anoetan, Ibarran, Ikaztegietan, Tolosan eta Zizurkilen egin dute bat…
Albisteak
Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua
Martxoaren 25ean egin du Urteko Bilkura Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosako TOPIC aretoan izan da batzarra eta 40tik gora galtzaundikide elkartu dira saioan. Ez-ohiko batzarrarekin hasi da hitzordua, elkarteko estatutuetan egin behar ziren aldaketa proposamenak onartzeko. Horren ondoren, 2020ko egitasmoaren errepasoa…
Mintzatxotx lehiaketa birtuala egingo dute Mintzalagunek
Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituen egitasmoa da Mintzalaguna. Tolosaldean hamarnaka talde elkartzen dira astero-astero euskara praktikatzeko, eta ohiko dinamikarekin apurtzeko, Euskal Herri osoko mintzalagunei bideratutako ekintza osagarriak ere antolatzen dira urtean zehar. Orain arte,…
Urteko bilkura nagusia, martxoaren 25ean, TOPICen
Galtzaundi Euskara Taldeak martxoaren 25ean egingo du urteko bilkura nagusia Tolosako TOPIC aretoan, 18:00etan. Ohiko deialdiaren aurretik, elkarteko estatutuak egokitzeko egin beharreko aldaketa batzuk tarteko, ez-ohiko batzarrarekin hasiko da hitzordua. Galtzaundik 30 urte bete dituen honetan, aurtengo batzar berezian parte…
‘Galtzaundi 30 urte’ inauteri kontzertua, osorik, ikusgai
Dagoeneko osorik ikusgai dago otsailaren 14an Tolosako Leidor antzokian Et incarnatus orkestrak emandako ‘Galtzaundi 30 urte’ inauteri kontzertua. Orkestrarekin batera, hainbat inauterizalek eta taldek ere parte hartu zuten ikuskizunean. Kantuan Leire Berasaluze, Kristina Aranzabe, Xabier Ormazabal, Miren Garikano eta Ana Otxoa…
Martxan da Errigoraren kontserba eta olio kanpaina
Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak, ekoizteko erak alda daitezen, kontsumitzeko moduak aldatzeko bide bat proposatu nahi du. Martxoaren 4tik 24ra Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz eta pasta-sortak eskatu ahal izango dira, euskaraz etiketatuta…
Saforen poesia jorratuko du irakurle taldeak
Urteko lehen hiruhilekoa amaitzeko, poesia landuko du Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak. Martxoaren 26an izango da hitzordua, 18:00etan, Tolosako Kultur Etxean eta Saforen poesia biltzen duen Safo: poesia guztia olerki bilduma izango da jorratuko den irakurgaia. Ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko…
Boluntarioak behar dira euskara praktikatu eta ibartar sentitu nahi dutenei laguntzeko
Boluntarioak behar dira ibartar zenbaitek euskaraz hitz egiteko duten erraztasuna handitzeko eta Ibarrara etorri berriak herriko eguneroko bizimoduan hobeto moldatzen laguntzeko. Laguntzeko prest daudenen denbora-librea dena delakoa izanda ere, beren prestutasuna agertzera animatu nahi dira herritarrak. Boluntarioek egin beharrekoak honakoak…
‘Galtzaundi 30 urte’ kontzertua iruditan [argazkiak+bideoa]
Otsailaren 14ean kontzertu berezia eskaini du Et Incarnatus orkestrak Tolosako Leidor antzokian. Harizko orkestrarekin batera, inauterizale, abeslari eta musikari ugariren kolaborazioak ere egon dira ikuskizunean. Bideo eta argazkiak: Tolosaldeko Ataria.