Urteko lehen hiruhilekoa amaitzeko, poesia landuko du Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak. Martxoaren 26an izango da hitzordua, 18:00etan, Tolosako Kultur Etxean eta Saforen poesia biltzen duen Safo: poesia guztia olerki bilduma izango da jorratuko den irakurgaia. Ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko…
Albisteak
Boluntarioak behar dira euskara praktikatu eta ibartar sentitu nahi dutenei laguntzeko
Boluntarioak behar dira ibartar zenbaitek euskaraz hitz egiteko duten erraztasuna handitzeko eta Ibarrara etorri berriak herriko eguneroko bizimoduan hobeto moldatzen laguntzeko. Laguntzeko prest daudenen denbora-librea dena delakoa izanda ere, beren prestutasuna agertzera animatu nahi dira herritarrak. Boluntarioek egin beharrekoak honakoak…
‘Galtzaundi 30 urte’ kontzertua iruditan [argazkiak+bideoa]
Otsailaren 14ean kontzertu berezia eskaini du Et Incarnatus orkestrak Tolosako Leidor antzokian. Harizko orkestrarekin batera, inauterizale, abeslari eta musikari ugariren kolaborazioak ere egon dira ikuskizunean. Bideo eta argazkiak: Tolosaldeko Ataria.
Anoetako eta Irurako 74 enpresek hartu dituzte euskara sustatzeko konpromisoak
Euskarak bizitzako alor guztiak behar ditu aurrera egiteko eta zalantzarik gabe, lan munduak berebiziko garrantzia du horretan. Anoetak eta Irurak herri izaera euskalduna dute eta jakina da bertako enpresa kopurua handia dela. Bi herri horietako enpresetan euskararen presentzia areagotzeko asmoarekin,…
Guillan etorriko da irakurle taldeko otsaileko saiora
2021. urteko bigarren saioa egingo du otsailaren 25ean Galtzaundiren irakurle taldeak. Oraingo honetan, Oier Guillan idazle donostiarraren VHS eleberria landuko da hitzorduan eta Guillan bera ere gerturatuko da hitzordura, irakurleekin batera iritziak partekatzeko. Hitzordua 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta…
‘Galtzaundi 30 urte’ kontzertua: sarreren informazioa
Aurten inauteriak ospatuko ez direla ikusita ere, Galtzaundik ekitaldi kulturala antolatu du inauterien bueltan, bere izenari men eginez eta 30. urteurrena aprobetxatuz, inauterietako musikan euskarak duen garrantzia azpimarratzeko. Osasun egoeraren ondorioz festak betiko moduan ospatzea posible ez bada ere, inauterietako…
‘Galtzaundi 30 urte’: Inauterietako doinuekin kontzertu berezia emango du Et Incarnatus orkestrak
30 urte betetzen ditu aurten Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldean euskara normalizatzeko helburuarekin sortu zen elkartea, eta ekimen askoren bultzatzaile izan ondoren, indartsu eta indarberrituta iritsi da 30 urte betetzera. Urteurren borobilaren bueltan, ekitaldi eta egitasmo ugari antolatzeko asmoa du Galtzaundik…
Martxan da Tolosaldepedia: eskualdeari buruzko ezagutza Wikipedian lantzeko ekimena
Otsailean jarri da martxan Tolosaldepedia proiektua, Tolosaldeko ezagutza guztia Wikipedian jartzea helburua duena, herritar eta kanpotar guztien eskura egon dadin eta herritarren arteko elkar-harremanak sustatzeko. Covid-19ak eragindako itxialdian Tolosako Udalak martxan jarritako hainbat proiekturen artean sortu zen Tolosapedia egitasmoa, Tolosari buruzko…
Euskara nagusitzen da Tolosako erakusleihoetan merkealdi garaian
Saltokiek aldaketa ugari egiten dizkiete beren erakusleihoei merkealdi garaian. Izan ere, eskaintzak iragartzeko kartelek eta beherapenak adierazteko euskarriek betetzen dituzte denden erakusleihoak urteko bi merkealdi epeetan. Neguko eta udako merkealdi kanpainek kaleetako hizkuntza paisaiari nabarmen eragiten diotela ikusita, Tolosako merkealdietan…