1991. urteko maiatzaren 26an argitaratu zen lehen aldiz Galtzaundi Euskara Taldeak sortutako Galtzaundi aldizkaria. Hasieran hilabetekaria izan zen aldizkaria eta urte batzuk geroago, hamabostean behin argitaratzeko erabakia hartu zen. 22 urtez jarraian argitaratu ondoren, 2013. urtean, 389. alearekin agurtu zen…
Albisteak
Amasa-Villabonan hitanoaren egoeraren azterketa
Amasa-Villabonan hitanoaren egoera nola dagoen jakiteko azterketa egin dute Uxoa Elustondo Arzallus eta Ainara Ansa Irazusta herritarrek. Guztira, 504 herritarren erantzunak jaso dituzte ikerketa kuantitatiboa osatzeko eta galdetegi bidez jaso zituzten erantzunak 2020ko azaroan. Lanaren ikuspegi teknikoa garatzeko Aztiker soziologia…
Euskaraz bizitzearen alde, eskubide murrizketen kontra, larunbatean Bilbora
Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren epai bidegabe batek lan deialdi publikoetan hizkuntza eskakizunak arautzeko modua ezbaian jarri du, beste behin ere. Oraingo hau, gainera, bereziki larria da, sententzia idatzi duenak sortu nahi duen aurrekariarengatik eta izan nahi duen eraginagatik. Kontseiluko Idazkari…
Galtzaundiren 2020ko memoria eskuragai
Martxoaren 25ean egin zuen Galtzaundi Euskara Taldeak urteko bilkura nagusia, bere 30. urteurrenean. Tolosako Topic aretoan egindako batzarrean 2020ko jarduna laburtzen zuen bideoaren bidez eman zitzaien Galtzaundikideei azken urteko jardunaren berri. Ondoren, bideoa ikusgai ere jarri zen Youtubeko kanalean. Orain, 2020ko…
‘Lilurabera’ liburuaren aurkezpena, irakurle taldearen ikasturtea amaitzeko
Ekainaren 15ean egingo du ikasturteko azken saioa Galtzaundiren irakurle taldeak. Udako oporren aurreko saioa, ordea, ez ohiko formatuan egingo da. Izan ere, irakurle taldearen ohiko dinamizatzaile den Yurre Ugarte idazle tolosarraren Lilurabera azken lana jorratuko dute irakurleek. Horretarako, Alberdania argitaletxeko…
Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin
Sormenetik GurEra egitasmoaren lehen saioa egin zen, larunbatean, Villabonako Errebote plazan. Bertan, Malkar aisialdi taldeko gaztetxoek Antton Telleria aurkezle eta umoregile tolosarra elkarrizketatu zuten, ohiko solasaldietatik ihes egin eta galderak modu informalean eginez. Horretarako, Nagore Arin kazetariaren laguntza ere izan…
Errigorako eskariak jasotzeko ordua da
Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina jarri zen martxan martxoan eta horri esker, Nafarroan ekoitzitako produktuak eskatzeko aukera izan zuten herritarrek. Orain, martxoan egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko…
Sormenetik GurEra egitasmoaren lehen edizioa, Antton Telleriarekin
Galtzaundi Euskara Taldeak sustatuta jarri da martxan Sormenetik GurEra izeneko egitasmoa. Orain artean, Tolosako Azokaren testuinguruan antolatzen ziren Sormenetik saioak, Euskal Herriko artistak eta sortzaileak elkarrizketatuz. Orain, egitasmoaren aldaera landu du Galtzaundik, eta eskualdeko nerabeekin batera, nerabeentzat bideratutako saioak antolatuko…
Komunikazio teknikaria behar du Galtzaundi Euskara Taldeak
Galtzaundi Euskara Taldeak elkarteko komunikazio lanak egiteko teknikaria behar du. Interesdunek maiatzaren 12ra arte izango dute Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidaltzeko epea. Eskaintzen da: Lanpostua Galtzaundiren Tolosako egoitzan, baina lan eremua Tolosaldea osoa izango da. Egun erdiko lan kontratua…
Amelie Nothombaren ‘Hodien metafisika’, maiatzeko saioan
Oihane Amantegi idazlearekin bisitaren ondoren, ohiko saioekin jarraituko du maiatzean Galtzaundiren irakurle taldeak. Hurrengo hitzordua maiatzaren 18an izango da, 19:00etan, eta Tolosako Kultur Etxean egingo da. Oraingoan, jaiotzez belgikarra den Amelie Nothomba idazlearen Hodien metafisika eleberria izango da irakurgaia; idazleak bere burua…