Euskararen historia soziala ikertuko du Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldean. Hiru urteko proiektua da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker garatuko da. Irakaskuntzan, kulturgintzan, kalean, gizarte taldeetan nahiz instituzioetan euskarak izandako bilakaera aztertuko du lanak, hiru epealditan. Azken mendeetan zehar, euskarak…
Albisteak
[BIDEOA] Tolosaldeko bertso eskola 90. hamarkadan
90. hamarkadan Galtzaundi Euskara Taldearen laguntzarekin sortu zen Tolosaldeko Bertso Eskola. Gaur egun Harituzek betetzen du bere tartea. Urteurrena dela eta, lehen hamarkada biltzen duen laburpen bideoa argitaratu du KAXOIA ekoiztetxeak. [BIDEOA]
2021eko egitasmoaren txostena ikusgai
2021erako aurreikusi dituen egitasmoen txostena argitaratu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Bertan irakur daiteke, urteko ekintzen, plangintzaren eta emandako urrats ezberdinen inguruko informazioa. Hementxe duzue landutako dokumentua. DESKARGATU
Bernardo Atxagaren “Etxeak eta hilobiak” iraileko saioan
Abuztuan ez du saiorik egingo irakurle taldeak baina irailaren 23an ekingo dio berriz ikasturte berriari. Lehen irakurgaia, Bernardo Atxaga idazle asteasuarrak 2019an argitaratu zuen Etxeak eta hilobiak liburua izango da. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek…
Lilurabera liburua aurkeztuko da gaur, irakurle taldearen ikasturte amaireako saioan.
Yurre Ugarte, irakurle taldeetako dinamizatzaile eta idazle tolosarra izango da taldeak izango duen ikasturte amaierako saioko gonbidatua. Lilurabera, azken lana aurkeztuko du berak, Jorge Gimenez Bech editorearekin batera. Gerturatzen den orok Ugarteren eta Gimenezen liburuaren inguruan sakontzeko eta galdera zein…
[BIDEOA] Kai Nakai Sormenetiken, saioko bideoak ikusgai
2020ko Ekainaren 5ean izan zen Kai Nakai artista gasteiztarra Galtzaundik antolatzen duen Sormenetik saioan, Oizeder Mayo kazetariaren gidaritzapean. Hementxe duzue saioaren laburpen bideoa. Saioa osorik
Martxan da merkataritzan euskara bultzatzeko egitasmoa Amasa-Villabonan
Ekainetik aurrera, Amasa-Villabonako udalarekin batera elkarlanean arituko gara, herriko merkatari eta ostalaritza establezimenduetan euskara indartzeko asmotan. Teknikari bat ibiliko da saltoki eta ostalaritza ezberdinetan euskarazko eskaintzen berri emanez eta aholkua behar dutenei lagunduz. Aurten gainera, kartelak, arlokako hiztegiak eta errotulaziorako…
Kai Nakai izan da Sormenetiken
Kai Nakai abeslari eta musikagile gasteiztarra izan da protagonista larunbatean egin den Sormenetik-en. Saioak, sormenari eta euskal kulturari gogoeta egiteko parada paregabe dira, eta Kai Nakai, Euskarazko Reggaetoi feminista egiteagatik da ezaguna. Oizeder Mayo kazetari zizurkildarraren gidaritzapean, artista gasteiztarraren ibilbidearen…
Tolosaldepediak Ikaztegietara egingo du salto
Tolosaldeari buruzko ezagutzak Wikipedian jartzeko sorturiko egitasmoa da Tolosaldepedia. Orain Ikaztegietara egingo du salto egitasmoak eta bertan izango da Wikipedia editatzen ikasteko aukera paregabea. Ekainaren 8an, 18:30etan izango da hitzordu irekia Ikaztegietako udaletxeko balioanitzeko gelan. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango…
Kai Nakai izango da protagonista Sormenetik-en
Urtero udaberrian eta udazkenean Sormenetik izeneko saio bana antolatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen direnak. 2021eko lehen saioa ekainaren 5ean egingo da eta Kai Nakai abeslari…