MintzaPoza tonbola Tolosan

Urtea MintzaPozez hasteko, mintzalaguna egitasmoak euskaraz hitz egin nahi duen oro izena ematera animatu nahi du. Mintzalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak, euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko eta elkartzeko programa da, normalean astean ordubetez. Mintzalagun taldeek gainera…

Mende bat Tolosako Euskal Ikastola sortu zela

Duela 100 urte, 1922ko urtarrilaren 9an, Tolosako Euskal Ikastola zabaldu zuten Gorriti Plazan. Garaiko mugimendu euskaltzalearen giroan sortu zen eta lehenengotakoa izan zen Euskal Herrian umeei euskaraz irakasten. Hasi eta gutxira etenaldi labur bat izan bazuen ere, Ikastola horrek 1922…