Bi urteko geldialdiaren ondoren, Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Senperera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 8an. Izen ematea irekita dago maiatzaren…
Albisteak
Txorien habia kutxa jaso du Galtzaundik
Aurtengoan euskararen gaiari eutsi nahi izan diote Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Kuikui’ proiektuarekin. Kuikui ipuin-diskoak eta Kuikui ikuskizunak osatzen dute proiektua eta Miren Amuriza, Karmele GorroƱo , Irene Irureta eta Xabier Zabalak hartu dute parte diskaren sorkuntza prozesuan. Hemen…
Haritzek eta Amaiak eraman dute Korrikako lekukoa
Goizean zehar igaro da Korrika Tolosaldetik eta Galtzaundi Euskara Taldeari Alliriko pasealekuan egokitu zaio lekukoa eramatea. 22. edizio honetan, Galtzaundi Haritz Azurmendi eta Amaia Goikoetxea zuzendaritzakideek ordezkatu dute. Hemen ikusgai Tolosaldeko Atariaren argazki galeria.
Alliri pasealekuan hartuko dugu lekukoa
Ostiral goizean iritsiko da Korrika eskualdera eta beti bezala, Galtzaundik eskuratu du bere kilometroa. Tolosako Alliriko Uzturre tabernan hartuko du Korrikaren lekukoa Galtzaundik, 2.135 kilometroan, eta Eroskiko biribilguneraino eramango du. 10:57ean izango da hori eta Amaia Goikoetxea eta Haritz Azurmendi,…
Badator korrika kulturala eskualdera
Abiatu da 22. Korrika, Amurriotik, milaka lagunen babespean. Hamaika egunez ibiliko da lekukoa eskuz esku eta apirilaren 8an iritsiko da eskualdera. Goizeko 8:40etan sartuko da Adunatik eta gaueko 23:39etan egingo ditu eskualdeko azken kilometroak Berastegin. Horregatik, hainbat erritan antolatu dute…
Edorta Jimenez etorriko da irakurle taldera apirilean
Apirilaren 26an egingo du hurrengo saioa Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak eta landuko den liburuaren idazlea bertan izango da oraingoan. Izan ere, Nikole izeneko lana izango da apirileko irakurgaia eta liburua lantzeko hitzordura gerturatuko da Edorta Jimenez egilea. Irakurle taldearen saioa…
Tolosaldeko herrietako kaleetako euskararen erabilera %60,4koa da
2017an egindako neurketetatik 4 puntu egin ditu gora; eskualdeko 28 herrietan batera egin den bigarren neurketa da oraingoa. Biztanle gehien biltzen dituen herrietan jasotako euskararen erabileraren gorakadak zeresan handia du igoeran, herri txiki gehienetan euskararen erabileran beherakada antzeman den bitartean.…
Eskuratu zure Euskal Herriko erliebedun mapa
Baionako Bernart Etxepare Lizeoaren handitze lanak finantzatzeko, produktu sinboliko garrantzitsua plazaratu du ikastetxeak. Euskara hutsean, erliebean eta Euskal Herri osoa hartzen duen mapa. Azken argitalpena duela 20 urte izan zuen Euskal Herriko erliebedun mapak eta Bernart Etxepare Lizeoak, eguneraturik eta…
Korrikako materiala salgai eskualdean
Martxoaren 31ean Amurriotik abiatuko den korrikarako materiala salgai izango da eskualdeko hainbat herrietan. Bertan, arropa, petoak, txapak eta korrika laguntzaile bezala izena emateko aukera ere egongo da. Non aurki dezakegu korrika denda? Martxoak 11 Ikaztegieta: Arratsaldean zehar, herriko plazan. Martxoak…
Errigorak martxan jarri du olio eta kontserba kanpaina
Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak, kontsumitzeko erak aldatzeko bide bat proposatu nahi du. Martxoaren 10etik 30era Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz eta pasta-sortak eskatu ahal izango dira, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.…