2022ko lehenengo saioa egingo du ekainaren 11an Sormenetikek. Oraingoan, Jon Maia bertsolaria izango da protagonista eta bere azken urteetako ibilbidearen inguruan hitz egingo du, Itzea Urkizu kazetariaren galderei erantzunez. Saioa 12:00etan hasiko da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen gunean. …
Albisteak
Joseba Sarrionandia etorriko da irakurle taldearen ikasturte amaierako saiora
Joseba Sarrionandia idazle bizkaitarra izango da irakurle taldeak izango duen ikasturte amaierako saioko gonbidatua. Bizitzea ez al da oso arriskutsua?, 2018an argitaratutako lana aurkeztuko du Sarrionandiak, ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatutako hitzorduan. Gerturatzen den orok Sarrionandiaren liburuaren inguruan sakontzeko eta…
Tolosaldeko Kultur Sortzaileen gida jarri du martxan Galtzaundik
Herri asko ekitaldien bila ibili ohi dira aste kultural edo kultur programak osatzerako garaian. Galtzaundi Euskara Taldeak, Tolosaldeko euskarazko kultur eskaintza bildu nahi izan du kultur sortzaileen gidan. Sortzaileei ikusgarritasuna emanez, euskarazko ikuskizunak, hitzaldiak, emanaldiak eta ikastaroak eskainiko dira eta…
Ibilaldira autobusez Tolosaldetik
Aurten, Bilboko Abusu ikastolak hartu du ibilaldia antolatzearen lekukoa eta Bilbora joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Bilbora joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura eta Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 29an. Izen…
‘Euskara Aurrera’ manifestazioan parte hartzeko deia
Gazte Euskaltzaleen Sareak deituta, Euskara aurrera euskararen aldeko egitasmoa aurkeztu zuten apirilean hainbat euskaltzale ezagunek Donostian. Maiatzaren 21erako manifestazioa deitu zuten eta larunbat honetan, 17:30etan, ekingo dio ibilbideari manifestaldiak Donostiako Antiguako tuneletik. Aurreko astean, euskalgintzako dozena bat eragilek ere bat…
Iritsi dira Errigorako produktuak Tolosaldera eta eskariak jasotzeko garaia da orain
Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak, kontsumitzeko erak aldatzeko bide bat proposatu du. Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuak eskatzeko aukera izan da euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Kanpaina urtean behin egiten da eta, eskaera handiak egitea da Errigoraren…
Zuzendaritza berritu da urteko bilkura nagusiaren ondoren
Maiatzaren 11n egin du Urteko Bilkura Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Alegiako Inaxio Begiristain kultur etxean izan da batzarra. Bertan, 2021eko egitasmoaren errepasoa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu da. (Provigil) Jarraian, Galtzaundik 2022-2026 urteetarako sortutako egitasmoa ere azaldu zaie galtzaundikideei, 2022ko…
Urteko bilkura nagusia, maiatzaren 11an, Alegian
Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 11an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Alegiako Inaxio Begiristain kultur etxean izango da, 17:30etatik aurrera, eta 2021. urteko balantzearekin batera, 2022-2026ko egitasmoaren aurkezpena egingo da Galtzaundikideen aurrean. Zuzendaritza…
Ursula K. Le Guinen ‘Oihan hitzean mundua’, maiatzeko saioan
Edorta Jimenez idazlearen bisitaren ondoren, ohiko saioekin jarraituko du maiatzean Galtzaundiren irakurle taldeak. Hurrengo hitzordua maiatzaren 24an izango da, 19:00etan, eta Tolosako Kultur Etxean egingo da. Oraingoan, jaiotzez estatubatuarra den Ursula K.Le Guinenba idazlearen Oihan hitzean mundua eleberria izango da irakurgaia;…
Maiatzaren 7an Iruñeara autobusez
Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa deitu du maiatzaren 7rako, Iruñean, Nafarroako Gobernua prestatzen ari den dekretu baztertzailearen aurka, ‘Ez gutxietsi herritarrak, eskubideak guztiontzat’ lemapean. Euskararen normalizazioaren aldeko 30 erakunde sozial biltzen dituen Euskalgintzaren Kontseiluak ohar batean azaldu duenez, atzerapauso onartezina da Nafarroako…