Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketa proiektuaren bigarren zatian aurkeztuko du Galtzaundik Azaroaren 29an, Subijana Etxean, 18.30etan. Haritz Azurmendi ikerketaren arduradunak 1833tik 1936ra bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera azalduko du. Hitzaldi musikatua izango da, gainera, Joseba Tapiak ikerketan…
Albisteak
Euskararen eguna dela eta, egitarau oparoa antolatu da Tolosan
Urtero bezala, abenduaren 3an ospatuko Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskaraldia martxan egongo da abenduaren 2ra arte eta hurrengo egunean, larunbatean, gure hizkuntzaren eguna ospatzeko eta aldarrikatzeko ekintzak egingo dira hainbat txokotan. Hori dela eta, hainbat eragileren artean antolatutako egitaraua osatu da…
Hasi da Euskaraldia! hitzez ekiteko garaia da
Hasi da Euskaraldia, gaurtik abenduaren 2ra bitarte `Hitzez ekiteko garaia´ da eta hartutako rolen inguruan hitz egin dute gaurko protagonistek. Ikusi bideoa osorik:
Ekintzaz beterik emango diogu hasiera Euskaraldiari eskualdean
Badator Euskaraldia, azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskal Herri osoan egingo den ariketa soziala hastera doa eta eskualdean hainbat herritan ekintzak antolatzen hasi dira. ADUNA Azaroak 18 | 19:30 | Izena emandako entitateen argazki erraldoia | Elordi Plazan 20:00 | Afari-merienda…
Gazteok Arnas eguna izango da azaroaren 26an Larrabetzun, eta autobusa izango da eskualdetik
Udalerri euskaldunetan bizi diren gazteek elkar ezagutzeko eta haien arteko harremanak indartzeko helburuarekin, Gazteok Arnas eguna izango da azaroaren 26an, Larrabetzun (Bizkaia). Egun osoko egitaraua antolatu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Larrabetzuko gazteekin eta eragileekin elkarlanean. Gazteok Arnas egunaren helburua…
Euskaraldiaren hasiera festa egingo da Tolosan, Andoni Ollokiegirekin
Euskaraldiari hasiera emateko, azaroaren 18an Andoni Ollokiegiren kontzertua antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak 19:00etan Zerkausian. Bertara gerturatzen direnek, pintxoekin eta edariekin batera, izena emateko, txapak jasotzeko eta Euskaraldiko materiala eskuratzeko aukera izango dute. Eman izena Euskaraldian
Ikusi Tolosaldeko txapa banaketa herriz herri
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da Euskaraldia eta eskualdeko herri askotan hasi dira txapa banaketarekin. Banaketarekin batera, eskualdeko herrietan izen-emate puntuak ere izango dira herritarren eskura, eta internetez ere, www.euskaraldia.eus webgunean eman ahalko da izena. JASO ZURE TXAPA ABALTZISKETA Azaroak…
Ikaskoli saskiak Zuberoako ikastolen alde
Zuberoako ikastolek Eguberrietako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin eta eskaintza honen bidez, Zuberoako ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutarazteko helburua dute sustatzaileek. Kalitate haundiko eta bertan ekoitzitako produktuez osatutako saskiak dira, beraz posible da saskiz saski osagairenbat aldatu daitekeela produkzioaren…
Sustoz eta istorioz beteriko asteburua izan da Elosegi parkean
Urriaren 29, 30 eta 31an Gau beltzari ikusgarritasuna eman eta nerabeei begirako beldurrezko ibilbidea antolatu zuen Galtzaundik, Tolosako Elosegi parkean. Egunero 14 taldek izan dute ibilbide egin eta parkeko iluntasunean istorioan murgiltzeko aukera. X. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal…
Ane Labaka etorriko da irakurle taldera azaroan
Azaroaren 29an egingo du hurrengo saioa Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak eta landuko den liburuaren idazlea bertan izango da oraingoan. Ane Labaka Mayoz eta Beatriz Egibar Ollokiegi dira Erradikalak izeneko ikuskizunaren eta eleberriaren egileak eta Labaka bera gerturatuko da hitzordura. Irakurle…