Urte hasierarekin batera, proposamen ezberdin batekin dator Galtzaundi Euskara Taldea. Euskarazko irakurzaletasuna sustatzea helburu duten, Tertulia Literarioak izango dira urtarrilaren 31etik aurrera, hilabetean behin Tolosako Kultur Etxean. Bertara gerturatzen direnek, bi hilabetez behin, landuko den irakurgaiaren egilearekin batera eleberriaren inguruan…
Albisteak
Literatura emanaldi musikatuaz eta “Munduari bira eman zion ontzia” erakusketaz gozatzeko aukera egongo da Tolosan
Literatura emanaldi musikatua, eta “Munduari bira eman zion ontzia” erakusketa antolatu dituzte Galtzaundi Euskara Taldeak eta Lizardi Kultura elkarteak elkarlanean. LITERATURA EMANALDI MUSIKATUA Urtarrilak 27 | 19:00 | Tolosako TOPIC aretoa Bertan, euskal literatura eta musika uztartzeko parada izango dute Euskal…
Imanol Artolak irabazi du Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarietako bigarren saria
Imanol Artola Arretxe Galtzaundi Euskata Taldeko kideak jaso du Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarietako bigarren saria. ‘Tolosaldeko ikasle eusleak’ izeneko ikerketa lanagatik saritu dute amezketarra. Lehen saria Xan Aireren ‘Elkarrekintzaren eragina euskararen erabileran (Ipar EH)’ lanari eman diote. Artolaren lanaren inguruan honakoa…
Ibarra-Galtzakomiken sari banaketa ekitaldiaren argazki galeria
Abenduaren 16an egin zen Ibarra-Galtzakomik euskara hutsezko komiki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian. Ikusi hemen sarituen izenak eta lanak. Lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak ikusgai egongo dira, abenduaren 16tik 30era, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.
Ibarra-Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketak baditu irabazleak
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengoa lehiaketaren 15. edizioa izan da eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 28ra arte irekita egon ondoren, guztira 285 komiki jaso dira Euskal Herriko hamaika txokotatik. Epaimahaiak jasotako…
Bingo Musikatua izan da Euskararen Eguneko protagonista eskualdean
Abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Eguna eskualdean eta herri askok, Galtzaundi Euskara Taldeak proposaturiko Bingo Musikatua txertatu zuten beraien egitarauetan. Galtzaundi Euskara Taldeak, urtero egiten die Euskararen Eguna ospatzeko proposamena herriei eta aurtengo proposamena herrietako kaleetan jai-giroan ospatzearena izan da.…
Egitarau oparoa izango dugu eskualdean Euskararen Egunaren baitan
Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna eta aurten ere Tolosaldeko ia herri guztietan antolatu dituzte euskararen aldeko ekitaldiak. Egitaraua herriz herri ABALTZISKETA ABENDUAK 2 15:00 EUSKAL KANTUEN BINGOA – Goibegin 17:00 IPUIN KANTATUAK – Goibegin ADUNA ABENDUAK 2 14:30…
Urtea amaitzeko, ‘Scanner’ landuko du irakurle taldeak
2022ko azken saioa egingo du abenduaren 13an Galtzaundi Euskara Taldeak sustatutako irakurle taldeak. Abenduko irakurgaia Leire Bilbaoren Scanner poesia liburua izango da. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika. Ezkatak…
Bingo Musikatua izango da Euskararen Eguneko protagonista eskualdean
Galtzaundi Euskara Taldeak, urtero egiten die Euskararen Eguna ospatzeko proposamena herriei. Azken bi urteetan, pandemia medio, ezin izan ditugu kaleak hartu, eta aurtengo proposamena herrietako kaleetan jai-giroan egitekoa da. Beraz, Tolosaldeko 12 herriek gehituko dute Euskarazko Kantuen Bingoa beraien Euskararen…
Errigorako eskariak jasotzeko ordua da Tolosaldean
Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina jarri zen martxan azaroan eta horri esker, Nafarroan ekoitzitako produktuak eskatzeko aukera izan zuten herritarrek. Orain, azaroan egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko…