Laskorain Ikastolara bisitan etorri diren Europako zenbait herrialdetako ikasleek Tolosaldean Gerra Zibilean eta Frankismoan euskarak bizi izan zuen zapalkuntza eta horren aurkako erresistentzia ezagutu dute Haritz Azurmendi ikertzailearen eskutik. Giza Eskubideen urraketak ezagutzeko Europako programa baten baitan heldu dira ikasleak…
Albisteak
Jon Plazaolaren “Tu-Tum, Platz!” bakarrizketaren estreinaldia, Leidorren
Jon Plazaola umoregileak Tolosan estreinatuko du “Tu-Tum, Platz!” izeneko bakarrizketa. Leidor aretoan izango da emanaldia, maiatzaren 5ean, 20:00etan. Ikuskizun horri esker, Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren…
Euskaraz bizitzeko zailtasunak gainditu ahal izateko tailerra jarriko da martxan
‘Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Tolosan izango dira saioak eta apirilaren 26an hasiko da tailerra. Hamabostean behin,…
Tolosako kaleetako euskara-erabilera %52,5ekoa da
Azken 37 urtetan erabilerak 23 puntu egin ditu gora. 2022ko neurketaren datua 1985tik erregistratutako altuena da eta 2019tik aurrera, gaztelaniaren aurretik kokatu da euskara. Paradigma aldaketa egon da belaunaldien erabileran: helduenek euskara gehien erabiltzetik, orain, adinean gazteenak dira euskaraz gehien…
Ibarra-Galtzakomikeko lanak biltzen dituen liburuxka argitaratu du Galtzaundik
Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren hamabosgarren urteurrena dela eta, 2021eko eta 2022ko lan irabazleak biltzen dituen liburuxka argitaratu du Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean. Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Ibarra-Galtzakomik lehiaketak. Euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarra da…
Ibarrako Auzoko egitasmoak boluntario euskaldunak behar ditu
Zer da Auzoko? AUZOKO Egitasmoaren helburua da Ibarrara etorri berri diren herritarrei euskal kultura ezagutaraztea, eta haien eta gure kulturaren arteko zubia eraikitzea. Jakitun gara ez dela erraza nork bere herria eta nork bere kultura atzean uztea, eta beste komunitate…
Errigoraren ‘Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura’ kanpaina martxan da
Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak, kontsumitzeko erak aldatzeko bide bat proposatu nahi du. Martxoaren 9tik 29ra Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz eta pasta-sortak eskatu ahal izango dira, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.…
`Frankenstein´ eleberria landuko da martxoan Tertulia Literarioan
Tertulia literarioak bere hirugarren saioa izango du martxoaren 28an Tolosan. Oraingo honetan, Iñigo Errastik itzulitako `Frankenstein´ eleberria izango da irakurgaia. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea. Hemezortzi urte zituen Mary Shelleyk Frankenstein…
Lander Garro etorriko da tertulia literariora otsailean
Urtarrilean martxan jarri zen tertulia literarioak bere bigarren saioa izango du otsailaren 28an Tolosan. Oraingo honetan, Lander Garro, idazle hendaiarra gerturatuko da, bere ‘Faith’ eleberriaren inguruan hitz egitera. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren…
Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea irekita dago tolosaldean
Probatu al duzu Mintzalaguna egitasmoa? 1000 motibogatik, 7000 herritar baino gehiagok astero euskara praktikatzen dute Mintzalagun egitasmoetan Euskal Herrian. Astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta…