Mintzalagunean izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Tolosaldeko Mintzalaguna egitasmoak ikasturte berriari ekin dio. Euskara noiznahi eta nonahi praktikatzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Mintzalagunak lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean euskara praktikatzeko eta ondo pasatzeko aukera eskaini du…
Albisteak
Tolosaldeko euskaltegietan izena emateko epea ireki da
Aitzol Udal euskaltegiak eta Tolosaldeko AEK-k 2023/2024 ikasturtean eskualdean eskainiko diren euskara ikastaroak aurkeztu dituzte Ibarran. Ikasturte honetan eskualdeko hamar herritan izango da euskara ikasteko aukera: Alegian, Anoetan, Asteasun, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Lizartzan, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen. Herrian bertan euskara…
Zertan ibili da Galtzaundi 2022an? Ikusi bideoa
2022a ekintzaz beteriko urtea izan da eta ondorengo bideoan ikus dezakezue laburpena.
Euskaraz jarraituko dugu! – Adierazpena
Tolosaldeko alkateek eta eskualdeko euskalgintzako erakundeek Espainiako Auzitegi Konstituzionalak euskararen aurka hartutako azken epaia salatu nahi dugu. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak Udal Legearen 6.2 artikulua bertan behera uztearen ondorioz, udalei eskumena kendu zaie beren barne-funtzionamenduan hizkuntzen erabilera arautzeko. 2016an onartutako…
Amaitu dute ikasturtea Mintzalagun taldeek
Ekainean eman diote amaiera ikasturteari Mintzalagunek. Irailaren amaieratik aurrera, eskualdeko bederatzi herritan aritu dira taldeak astero-astero euskara modu informalean praktikatzen eta guztira, 86 pertsona elkartu dira ekimenean 22 talde ezberdinetan. Irailetik aurrera dinamikari jarraipena emango zaio eskualdean euskara praktikatu nahi…
Autobusekin irabazitakoa Herri Urratsen galera ekonomikoari aurre egitera bideratu da
Aurtengo Herri Urrats ez da ohikoa izan eguraldiaren ondorioz. Hori dela eta, egoerak nahasmendua eta zalantzak sortu zituen, eta Galtzaundik antolatu zituen lau autobusetatik bi bakarrik joan ziren Senperera. Aldi berean, Herri Urrats normaltasunez ez ospatzeak galera ekonomikoa sortu dio…
Leire Ibarguren eta Miren Egiguren etorriko dira Tertulia Literarioaren ikasturte amaierako saiora
Tertulia Literarioak ikasturte amaierako saioa izango du ekainaren 20ean Tolosan. Oraingo honetan, Leire Ibarguren idazle azpeitiarraren ‘Petare’ eleberria izango da irakurgaia eta Ibarguren bera eta Mire Egiguren eleberriaren protagonista ere izango dira saioan. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean…
‘Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan’ udako ikastaroa, Tolosan
51. Udako Ikastaroak antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). 17 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu UEUk hainbat eragileekin elkarlanean, eta horietako bat Tolosan izango da, ekainaren 15ean. Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarlanean antolatu dute ‘Hizkuntza hautuen eta generoaren…
Herritarren hizkuntza-eskubideak lantzeko hiru hitzaldi antolatu ditu Galtzaundik
Ekainean zehar Iruran, Tolosan eta Villabonan hiru hitzaldi antolatu dituzte elkarlanean Galtzaundi Euskara Taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. ‘Herritarron hizkuntza-eskubideak auzitan’ izenburupean, Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak gidatuko ditu saioak ekainaren 6an Tolosan, 14an Villabonan eta 21ean Iruran. Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean…
Mirua eta Verde Prato izango dira protagonista Sormenetik-en
Urtero udaberrian eta udazkenean Sormenetik izeneko saio bana antolatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen direnak. 2023ko lehen saioa ekainaren 10ean egingo da eta Mirua eta Verde…