Bi hilabete baino gutxiago falta da Euskaraldirako, eta haren laugarren edizioan parte hartu nahi dutenek jada badute aukera izena emateko. Joan den martxoaren 15ean iragarri zuten antolatzaileek izen emateko epea zabalik dela, Gasteizko Arrue kulturgunean egin duten agerraldian. Maiatzaren 15etik…
Albisteak
Gure genealogia euskaltzaleak XVI. mendetik XX.era, Alkizatik Euskal Herrira
‘Gure genealogia euskaltzaleak XVI. mendetik XX.era, Alkizatik Euskal Herrira’ hitzaldia emango du Haritz Azurmendi ikerlariak, Oihana Iguaranek bertsoz lagundua. Alkizan eta Tolosaldean euskarak eta euskaltzaletasunak izan duen bilakaerari begiratuko zaio; hasi Juan Irazustaren dotrina ezagunaren garaitik eta Pizkundeko mugimenduen ekarpenetara, 56ko belaunaldiaren…
Joan Galtzaundirekin maskaradara
Zuberoako maskaradak Zuberoako neguko inauteria dira. Bertsoak, dantzak eta kantuak leku berezia dute ikuskizunean, eta narrazioa beti pertsonaia zehatz batzuekin antzezten da. Goizetik hasita, ia egun osoz luzatzen den ikuskizuna da. Garai batean 80 dantzari inguruk parte hartzen bazuten ere,…
Euskaldunen ahalduntze tailerrean izena emateko aukera zabalik
Zein da euskaraz eroso hitz egiteko behar duzun testuingurua? Inguruko guztiek euskaraz ondo hitz egiten dutenean, erraz eta natural hitz egin ohi dugu euskaraz; baina zer gertatzen da besteak gazteleraz ari direnean? Eta euskaraz hitz egin arren, gaztelerara dezentetan jotzen…
Abizenak euskalduntzeko kanpaina
‘Abizena ere euskaraz’ lelopean, abizenak euskarazko grafiaz jartzeko deia egin dute Tolosaldeko 23 udalek, Galtzaundik eta UEMAk. Eskualdean asko baitira oraindik erdarazko grafiaz idazten diren euskarazko abizenak. Malcorra, Otegui, Aramburu, Achucarro, Urretavizcaya, Goicoechea, Echeverria, Bengoechea… ‘Abizena ere euskaraz’ kanpainarekin herritarrek abizenak…
Galtzaundik bat egiten du EHEk Tolosan deitutako elkarretaratzearekin
Joan den igandean, Zaldunita egunean, Tolosako Renfeko segurtasun agente batek EHE Euskal Herrian Euskarazeko bi kide mehatxatu eta erasotu zituen, euskaraz hitz egiteko eskatu ondoren. Eragile euskaltzaleko kideei elkartasuna emateaz gain, euskaldunon aurkako erasoa dela salatzeko ere, EHEk euskaltzaleak deitu…
Eskatu Errigorako produktuak
Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak, kontsumitzeko erak aldatzeko bide bat proposatu nahi du. Martxoaren 10etik 26ra, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra ardoak eta arroz-, pasta-, lekale- eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen…
‘Antzinako berri-berriak’ narratiba izango da irakurgaia martxoko Tertulia Literarioan
Tertulia Literarioko datorren saioa martxoaren 26an izango da. Oraingo honetan, Kae Tempesten ‘Antzinako berri-berriak’ narratiba izango da irakurgaia. Itziar Diez de Ultzurrun Sagalak itzuli du liburua. Ohi bezala, Tertulia Literarioa Tolosako kultur etxean izango da 19:00etan, eta Yurre Ugartek dinamizatuko…
Giza eskubideen urraketak eta errepresioa mintzagai Ikaztegietan
‘Ikaztegieta 1936-1945. Errepresioa eta giza eskubideen urraketak Gerra Zibilean eta Frankismoan’ hitzaldia emango dute ostiral honetan Maria Laespada eta Haritz Azurmendi ikerlariek, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Ikaztegietako Udalak eta Galtzaundik elkarlanean antolatuta. Ikaztegietako udaletxeko erabilera anitzeko aretoan izango da, 18:30ean. Aranzadi…
Otsaileko Tertulia Literarioan Unai Elorriaga izango da
Tertulia Literarioaren hurrengo saioa otsailaren 26an izango da. Oraingo honetan, Unai Elorriaga Bilboko idazlea etorriko da ‘Iturria’ bere eleberriaren inguruan hitz egitera. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako kultur etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea. “Pedro Iturriak obsesio bat…