Ostegunean, Joxemari Karrere ipuinkontalaria izan da Galtzaundi tabernako hileko ekitaldiko protagonista. Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean antolatutako saiora haurrak eta gurasoak gerturatu dira eta ederki gozatu dute Karrereren kontakizunez. Korrika Kulturalaren agendan ere kokatu da emanaldia.