“Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia” liburuaren egile Karmelo Aiestak Tolosan euskarara hurbildu direnei eta euskara praktikatzen eta ikasten ari direnei zuzendutako hitzaldia eskaini du abenduaren 3an, Galtzaundi euskara elkarteak antolatuta.
30 lagun inguru bildu dira Euskararen Nazioarteko Egunean Tolosako kultur etxean egin den hitzaldian. Aipatu liburuko mamia oinarri, euskararekin izandako esperientziaren berri eman die bertaratutakoei. Halaber, topa egin eta, janaren eta edanaren bueltan, hitz aspertuan aritzeko aukera izan dute. Horrekin guztiarekin gutxi ez eta, Aiestak idatzitako liburu bana besapean dutela joan dira etxera bertaratutakoak.