Kai Nakai abeslari eta musikagile gasteiztarra izan da protagonista larunbatean egin den Sormenetik-en. Saioak, sormenari eta euskal kulturari gogoeta egiteko parada paregabe dira, eta Kai Nakai, Euskarazko Reggaetoi feminista egiteagatik da ezaguna. Oizeder Mayo kazetari zizurkildarraren gidaritzapean, artista gasteiztarraren ibilbidearen eta berak euskararekin izan duen bilakaeraren inguruan sakontzeko aukera izan dute bertara gerturatu diren entzuleek. Solasaldiaren amaieran gainera abeslariaren bi kantu zuzenean entzuteko aukera ere izan da Zerkausiaren azpian.