Joan Galtzaundirekin maskaradara

Zuberoako maskaradak Zuberoako neguko inauteria dira. Bertsoak, dantzak eta kantuak leku berezia dute ikuskizunean, eta narrazioa beti pertsonaia zehatz batzuekin antzezten da. Goizetik hasita, ia egun osoz luzatzen den ikuskizuna da. Garai batean 80 dantzari inguruk parte hartzen bazuten ere, gaur egun hogei batek osatzen dituzte maskaradak, eta lehen ez bezala, emakumeek ere parte hartzen dute. Joan den urtarrilaren 12an eman zuten negu honetako lehen maskarada altzaiar eta lakartar gazteek, eta martxoaren 30ean emango dute azkena Altzain. Guztira, hamar herri bisitatu dituzte Zuberoan gaindi. Altzaiko azken geltokira joateko gonbita luzatuko du Galtzaundi Euskara Taldeak.

Altzaiko maskaradara joateko autobusa, martxoaren 30ean

Lehen aldiz Galtzaundik Altzaira joateko autobusa antolatu du Tolosaldetik. Ikaztegieta, Alegia, Tolosa, Anoeta, Irura, eta Villabona herrietan geratuko da autobusa. Goizeko 8:00etan abiatuko da autobusa Ikaztegietatik, aipatutako herrietan geldialdia eginez. Itzulera, berriz, arratsaldeko 18:30ean izango da Altzaitik. Galtzaundik jakinarazten du bazkaria norberak kudeatu beharko duela.

Izen emateko azken eguna martxoaren 26an izango da, asteazkena. Autobusean joan nahi izanez gero, 17 euro ordaindu beharko dira (Galtzaundikide eta atarikideentzat 15 euro).

Izena emateko lekuak

  • ALEGIA: Kultur Etxea.
  • ANOETA: Kuku Lore liburudenda.
  • IKAZTEGIETA: Ostatua.
  • IRURA: Ikastola.
  • TOLOSA: Galtzaundi.
  • VILLABONA: Eizmendi kirol denda.
  • ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoa.

Autobus geltokiak herriz herri

  • IKAZTEGIETA: 8:00, Kiroldegiko geltokia.
  • ALEGIA: 8:05, Paper fabrikako geltokia.
  • TOLOSA: 8:10, Santa Klarako geltokia.
  • ANOETA: 8:15, Apaetxe baserri pareko geltokia.
  • IRURA: 8:20, Etxezarretako geltokia.
  • VILLABONA: 8:25, Kiroldegiko geltokia.