Tolosako Mintzalaguna egitasmoko talde ezberdinetan parte hartzen ari diren herritarrek merienda egin dute otsailaren 3an, Lizardi elkartean. Janaria aitzaki, pare bat orduz elkarrekin euskaraz aritu dira. 10 taldetan banatuta, 60 lagun inguru elkartzen dira astero-astero Tolosan euskara praktikatzeko. Horien erdiak bildu dira aipatu meriendan.