“Bagerreko uzta euskarari puzka!” da 2024ko Nafar hegoaldeko uzta kanpainaren leloa. Azken hilabetean, Nafar hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskatzeko aukera izan da eta baita, horien balioaren %25a zonaldeko euskalgintzari bideratzeko ere.
Orain, azaroan egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko 17 herrietara banaketa puntuak zabaltzea lortu da aurtengoan, eta horri esker, eskualdeko herritarrek banaketa puntu gehiago izan dituzte aukeran, produktuak ia etxe ondoan jasotzeko aukerarekin herri askotan. Tolosaldeko herri hauetan egongo dira banaketa puntuak: Abaltzisketa, Aduna, Alkiza, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Berrobi, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Tolosa eta Zizurkil.
JASO ZURE SASKIA
Galtzaundiren kasuan produktuen banaketa egun hauetan egingo da elkartearen egoitzan:
- 2024/11/27 (Asteazkena) 9:00-18:00
- 2024/11/28 (Osteguna) 9:00-15:00
- 2024/11/29 (Ostirala) 9:00-15:00
- 2024/12/02 (Astelehena) 9:00-18:00
Eskualdeko banaketa egunak eta orduak:
ABALTZISKETA
Etxez etxe banatuko da.
ADUNA
Banatzaileak jarriko dira harremanetan.
AMEZKETA
Zazpi Iturri Elkartea | Azaroak 29, ostirala, 17:30etatik 18:30etara
ASTEASU
Kabela berriko garajea | Azaroak 29, ostirala, 17:30etatik 18:30etara.
IKAZTEGIETA
Ostatua | Azaroak 28, osteguna 13:00etatik 22:30etara. Azaroak 29, ostirala, 8:30etatik 22:30etara. Ostatuaren ordutegian.
IRURA
Ikastola | Azaroak 28, osteguna 14:30-16:30. Azaroak 29, ostirala 9:00-12:30 eta 14:30-16:30.
LARRAUL
Etxez etxe banatuko da.
LIZARTZA
Liburutegia | Azaroak 28, osteguna eta azaroak 29, ostirala 16:00-19:00.