‘Ikaztegieta 1936-1945. Errepresioa eta giza eskubideen urraketak Gerra Zibilean eta Frankismoan’ hitzaldia emango dute ostiral honetan Maria Laespada eta Haritz Azurmendi ikerlariek, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Ikaztegietako Udalak eta Galtzaundik elkarlanean antolatuta. Ikaztegietako udaletxeko erabilera anitzeko aretoan izango da, 18:30ean.
Aranzadi ikertzen aritu da azken bi urteetan 1936tik 1945era egon ziren errepresio kasuak eta giza eskubideen urraketak. Orain, beste urtebetez luzatuko dute azterketa 1978 arteko garaia lantzeko. Ostiral honetan orain arte landutakoa aurkeztuko dute, besteak beste.