Zuberoako ikastolek Eguberrietako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin eta eskaintza honen bidez, Zuberoako ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutarazteko helburua dute sustatzaileek. Kalitate haundiko eta bertan ekoitzitako produktuez osatutako saskiak dira, beraz posible da saskiz saski osagairenbat aldatu daitekeela produkzioaren arabera. ‘Ikaskoli’ izeneko saski salmenta kanpaina azaroaren 28an bukatuko da eta eskaera online egin ondoren, Galtzaundiren bulegoan jasotzeko aukera izango da. Hiru saski daude aukeran: Ahüzki (40 euro), Irati (55 euro) eta Orhi (70 euro) izenekoak.
ESKATU ZURE SASKIA/K ONLINE
Ahüzki
40€
Produktuak:
Xerriki patea – 190g
Ahate gibel berrosatua – 125g
Eztia – 500g
Bixkotx poltsa artisanala – 150g
Ardi Gazna – 550g
Irati
55€
Produktuak:
Xerriki patea – 190g
Ahate gibel berrosatua – 125g
Axoa: xahalki xehatua saltsan – 640g
“Ezti Olha” eztia (edo hau faltatzen balitz, “Bortüko” eztia) – 500g
Bixkotx poltsa artisanala – 150g
Ardi Gazna – 550g
Orhi
70€
Produktuak:
Ahate gibela – 200g
Bixkotx gatzatuak – 80g
Lukainka idorra
Azafrai erreximenta (edo hau faltatzen balitz, “Bortüko” eztia) – 250ml
Gazna – 1kg