Zuberoako ikastolek Eguberrietako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin eta eskaintza honen bidez, Zuberoako ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutarazteko helburua dute sustatzaileek. ‘Ikaskoli’ izeneko saski salmenta kanpaina azaroaren 1ean abiatu eta azaroaren 30ean bukatuko da eta eskaera online egin ondoren, Galtzaundiren bulegoan jasotzeko aukera izango da. Hiru saski daude aukeran: Ahüzki (40 euro), Irati (55 euro) eta Orhi (70 euro) izenekoak.
Ahüzki
Txerriki patea – 190g
Ahate gibel berrosatua – 125g
Eztia – 500g
Bixkotx poltsa artisanala – 150g
Ardi gazta – 550g
Irati
Txerriki patea – 190g
Ahate gibel berrosatua – 125g
Axoa: xahalki xehatua saltsan – 640g
“Ezti Olha” eztia (edo hau faltako balitz, “Bortüko” eztia) – 500g
Bixkotx poltsa artisanala – 150g
Ardi gazta – 550g
Orhi
Ahate gibela – 200g
Bixkotx gatzatuak – 80g
Lukainka idorra – 230g
Azafrai erreximenta (edo hau faltako balitz, “Bortüko” eztia) – 250ml
Gazta – 1kg
Izan ere, Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek bermatzen dute euskararen transmisioa. Gaurko egoera berezian, Covid-19 dela eta, oraindik behar gehiago dute bertako ikastolek. Azken urte honetan, diru sartze ekimen guztiak ezeztatuak izan dira Zuberoako ikastolentzat eta saski salmenta hau diru sartze bakarra izanen da. Iaz, 1.600 saski salduz, 17.000 euroko diru laguntza eskuratu zuen Ikaskoli ekimenak Zuberoako bi ikastolentzako.