Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengoa lehiaketaren 14. edizioa izan da eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 30a arte irekita egon ondoren, lan gehien jaso dituen edizioa izan da aurtengoa: guztira 325 komiki jaso dira Euskal Herriko hamaika txokotatik. Epaimahaiak jasotako lan guztiak aztertu ondoren, 2021ko saridunak izendatu ditu. Aurtengoan honako hauek osatu dute epaimahaia: Yurre Ugarte idazleak, Unai Gaztelumendi marrazkilariak, Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariak eta Pili Aguado ilustratzaileak.

Sari banaketa eta gonbidapenak

Sari banaketa ekitaldia, abenduaren 17an, arratsaldeko 19:00etan, Ibarrako San Bartolome plazako aterpean egingo da. Bertara gerturatzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena eskatzea. Eskaerak abenduaren 15a baino lehen egin beharko dira: galtzaundi@galtzaundi.eus emailean edo 943 655 004 telefonora deituz. Saridun bakoitzarentzat bi gonbidapen gordeko dira eta saria eskuratzen dutenek gainera, nahitaez sari banaketara etorri beharko dute, pisuzko arrazoirenbat tartean ez bada behintzat.

Lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak ikusgai egongo dira, abenduaren 17tik 30era, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.

Irabazleak

Hauek dira ‘Ibarra-Galtzakomik’ lehiaketaren hamalaugarren edizioko sarituak, ikusi sarituen lanak izenburuan klikatuta:

9 URTERA ARTE

1. SARIA: “Arditurri altxor izkutua” Martin Mujika Martinez.

Saria: Opari txekea + komiki bilduma.

2. SARIA: “Puntitoa” Oinatz Mujika Aginalde.

Saria: komiki bilduma + marrazketarako materiala.

AIPAMENA: “Hegaztiak” Eki Mendizabal Azpeitia.

Saria: komiki bilduma.

IBARRAKO ONENA: “Laia eta bere abentura” Gema.

Saria: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

10-12 URTE BITARTE

1. SARIA: “Zortziko sugea” Nora Ansorena Irizar.

Saria: Opari txekea + komiki bilduma.

2. SARIA: “Izurdearen urtea” Paula Zamarriopa Ortiz.

Saria: komiki bilduma + marrazketarako materiala.

AIPAMENA: “Animalien abendturak” Libe Bartolome Aguado.

Saria: komiki bilduma.

IBARRAKO ONENA: “Gau Beltz beldurgarria” Natale Gibelalde Aginalde.

Saria: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

13-16 URTE BITARTE

1. SARIA: “Ametsa” Aitor Aristi Imaz.

Saria: 200€ + komiki bilduma.

2. SARIA: “Egun goibel bat” Eider Beraza, Irati Cristobalena, Maddi Gastesi.

Saria: 100€ + komiki bilduma.

AIPAMENA: “Maitasuna besterik ez” Paula Ansorena Irizar.

Saria: komiki bilduma.

AIPAMENA: “Surflari baten bizimodua” Jon Andueza.

Saria: komiki bilduma.

IBARRAKO ONENA: “Lurrera bidaia” Zuhara Garmendia.

Saria: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

17 URTETIK GORA

1. SARIA: “Gaurko menua” Libe Carballo Aranburu.

Saria: 700€ + Danon txokoa  bi lagunentzako afaria.

2. SARIA: “Txipiroikeriak” Pablo Azurza Garikano.

Saria: 300€ + Eguzki Lore tabernan bi lagunentzako afaria.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

  • Parte hartzaile guztien artean Mahalako bi saski zozketatu dira.

 Mahala baserriko produktuez osatutako bi saskien irabazleak: Sathya Nahikari Amintarrilla Gonzalez eta Eneko San Millan Olano.

Hemendik, Galtzakomik babesten duten Xabiroi aldizkaria, Mahala, Tamayo denda, Ibarrako merkatarien elkartea, Danon Txokoa eta Eguzkilore tabernak, Babel liburu denda eta Elkar megadendari beren laguntza eskertu behar diegu, oraingo honetan ere Galtzakomik posible egiten laguntzeagatik.