Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak ireki du, bere XVII. edizioan lanak bidaltzeko epea

  • Saritutako lanetako batek, bere komikia Denonartean argitaletxearekin batera argitaratzeko aukera izango du.
  • Lanak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke eta komikiek landu beharreko gaia ANIZTASUNA izango da.
  • Loinaz Lekuona ilustratzaileak, Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larretxe (Josevisky) komikigileak osatuko dute edizio honetako epaimahaia.

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du aurtengo udazkenean. 17. aldiz antolatu da euskarazko komikigintza sustatu asmoa duen lehiaketa.

Euskara hutsean antolatzen den komiki lehiaketak, euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu, baita adierazpide artistiko honetan bidea egin nahi duenari aukera bat eskaintzea ere. Euskal Herri osotik jasotzen dira lanak urtero, eta aukera paregabea izaten da euskarazko istorioak komiki bihurtzen dituzten artista gazte eta helduentzat. Aurreko edizioan 263 lan jaso ziren Euskal Herriko hamaika txokotatik.

Lanak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke eta aurten komikiek landu beharreko gaia ANIZTASUNA izango da.

Ikusi oinarriak

Saritutako komiki bat argitaratzeko aukera

Saritutako lanetako batek, bere komikia Denonartean argitaletxearekin batera argitaratzeko aukera izango du. Beraz, parte hartzen dutenek bere komikia argitaratua ikusteko aukera paregabea izango dute bigarren urtez.

Aurtengo epimahaia, Loinaz Lekuona ilustratzaileak, Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larretxe (Josevisky) arkitekto eta komikigileak osatuko dute. Eta hauek izango dira, aurten Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren babesleak: Ibarrako Udala, Xabiroi aldizkariak, Mahala baserriko produktuak, Tamayo dendak, Ibarrako merkatarien elkarteak, Karlatz Garagardotegiak, Denonartean argitaletxeak, Eguzkilore tabernak, Babel liburu dendak, Elkar megadendak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.

Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak www.galtzaundi.eus webgunean aurkitu daitezke eta lanak baloratuak izateko, ezinbestekoa izango da hauek betetzea. Gaurtik aurrera, lanak bidaltzeko epea zabalik dago eta azaroaren 20ra arte izango da horretarako aukera. Lanak Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan aurkeztu beharko dira, presentzialki edo postaz, helbide honetara bidali:

Galtzaundi Euskara Taldea

“Galtzakomik komiki lehiaketa”

Nafarroa etorbidea 6, behea

20.400 Tolosa (Gipuzkoa)

Bestalde, Ibarra-Galtzakomikera aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira abenduaren 13tik 27ra, Ibarrako Kultur Etxean eta sari banaketa abenduaren 13an izango da, 19:00etan, Ibarrako Kultur Etxean.

Sarituak izan ez diren parte hartzaileen artean, Mahala baserriko produktuz osaturiko bi sorta zozketatuko dira; zozketa abenduaren 10ean izango da eta Galtzaundiren sare sozialetan zabalduko da.

Sari hauek irabazteko aukera egongo da kategoria bakoitzean:

9 urtera arte (2015an jaitakoak barne)

  1. Saria: Opari txekea (Elkar argitaletxea) + komiki bilduma (Erein argitaletxea).
  2. Saria: Komiki bilduma (Erein argitaletxea eta Xabiroi aldizkaria) + marrazketarako materiala (Babel paper denda).

Aipamena: Komiki bilduma (Xabiroi aldizkaria).

Ibarrako komikirik onena: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma (Xabiroi aldizkaria).

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

10-12 urte bitarte (2014an eta 2012an jaitakoak barne)

  1. Saria: Opari txekea (Elkar argitaletxea) + komiki bilduma (Erein argitaletxea).
  2. Saria: Komiki bilduma (Erein argitaletxea eta Xabiroi aldizkaria) + marrazketarako materiala (Tamayo paper denda).

Aipamena: Komiki bilduma (Xabiroi aldizkaria).

Ibarrako komikirik onena: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma (Xabiroi aldizkaria).

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 13 urtetik 16 urtera (2011n eta 2008an jaitakoak barne)

  1. Saria: 200 euro + komiki bilduma (Erein argitaletxea).
  2. Saria: 100 euro + komiki bilduma (Erein argitaletxea).

2 aipamen: Komiki bilduma bana (Erein argitaletxea eta Xabiroi aldizkaria).

Ibarrako komikirik onena: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma (Xabiroi aldizkaria).

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

17 urtetik gora (2007an jaitakoak barne)

  1. Saria: 700 euro + Karlatz garagardotegian bi lagunentzako afaria.
  2. Saria: 300 euro + Eguzki Lore tabernan bi lagunentzako afaria.