‘Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan’ udako ikastaroa, Tolosan

51. Udako Ikastaroak antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). 17 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu UEUk hainbat eragileekin elkarlanean, eta horietako bat Tolosan izango da, ekainaren 15ean. Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarlanean antolatu dute ‘Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan’ jardunaldia Tolosan, Galtzaundiren laguntzarekin. Hitzordua ekainaren 15ean izango da, Tolosako Kultur Etxean, 9:00etatik 17:15etara. Matrikula egitea beharrezkoa da jardunaldian parte hartzeko.

Giza eta gizarte zientzietako hainbat diziplinak eta teoria feministak agerian utzi dute azken hamarkadetan hizkuntza hautu eta praktiken baldintzagarri handienetakoa generoa dela. Horren uberan, generoaren aldagaiak euskararen biziberritze prozesuan duen eragina gogoetagai dute azken urteetan euskalgintzako hainbat eragilek. Halaber, mugimendu feministan ere garrantzia hartu du hizkuntzaren auziari buruzko gogoetak. Arnasguneak, dituzten ezaugarriengatik, gune aproposak dira ikerketa sendo bat bideratzeko. Batetik, horretarako ernamuin bat izan nahi du ikastaro honek. Bestetik, arnasguneen iraupenerako ezinbestekoa da generoaren aldagaia aintzat hartzea, eta horretan ere jarriko du alea.

Jardunaldiari buruzko informazio guztia, hemen.

Egitaraua

08:45 – 09:00
Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 – 09:15
Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
  • Aitor Bengoetxea Alkorta, UEUko zuzendaria.
  • Idurre Eskisabel Larrañaga, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia.
09:15 – 10:00
Zer gertatzen da hizkuntza eta generoa gurutzatzen direnean? Zer gurutzaketa euskararekin denean?
  • Lorea Agirre Dorronsoro (Kazetaria eta antropologoa. Jakin pentsamendu aldizkariko zuzendaria)
10:00 – 10:45
Arnasguneak: egungo egoera eta erronkak.
  • Miren Segurola Larrañaga (UEMAko koordinatzailea)
10:45 – 11:15
Atsedenaldia.
11:15 – 12:00
Nolakoa da sexu-genero sistema arnasguneetan? Badute bereizgarririk?
  • Kattalin Miner Perez (Idazlea eta berdintasun teknikaria)
12:00 – 12:45
Nola hitz egiten dute arnasguneetako gizonek? Nola emakumezkoek?
  • Onintza Legorburu Larrea (Emun aholkularia)
  • Garbiñe Bereziartua Etxeberria (hizkuntzalaria)

Moderatzailea: Manex Mantxola (Kontseilua)

12:45 – 13:45
Nola gurutzatzen dira hizkuntza eta generoa gure gorputzetan.
  • BadaLab
14:00 – 16:00
Bazkalordua.
16:00 – 17:00
Mahai ingurua: Euskara genero disidentziarako bide?
  • Leire Vargas Nieto (idazlea, podcastgilea eta ‘Erre’ ikuskizuneko kidea)
  • Albina Stardust (drag artista eta aktibista)

Moderatzailea: Idurre Eskisabel (Kontseilua)

17:00 – 17:15
Ondorioak eta amaiera.
  • Idurre Eskisabel Larrañaga.