Tolosaldeko herri gehienak bisitatu ostean, Belauntzara iritsiko da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. Saioa Maiatzaren 11ean, ostirala, izango da Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburu nagusia: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?
Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.
BELAUNTZA
Eguna: Maiatzak 11, ostirala
Ordua: 20:00
Lekua: Kultur Etxea