Bi urteko geldialdiaren ondoren, Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Senperera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 14an. Izen ematea irekita dago maiatzaren 11a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 12 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 10 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:
- IKAZTEGIETA: Ostatua.
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Ikastolan.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:
- IKAZTEGIETA: 9:00 Kiroldegiko geltokian.
- ALEGIA: 9:05 Ferreteriko geltokian.
- TOLOSA: 9:10 Santa Klarako geltokian.
- ANOETA: 9:15 Apaetxe baserrian.
- IRURA: 9:20 Ikastola parean.
- VILLABONA: 9:25 Kale berria 8ko geltokia.
Jarraian, eguneko egitaraua.