Herri Urratsera autobusez
Datorren igandean, maiatzak 10, Senpereko lakuan egingo den Herri Urratseraautobusez joateko aukera dago Tolosaldetik. 09:30ean, Tolosako zezen plazatik abiatuko da eta Anoetako Apaetxe baserrian, Irurako ikastolan eta Villabonako eliza parean egingo ditu geldialdiak. Senperetik bueltan, berriz, 19:30ean abiatuko da. Autobusean joateko, ondoko lekuetan eman behar da izena:
– Tolosan, Galtzaundin.
– Anoetan, Itzuli tabernan edo Herri Ikastolan.
– Iruran, ikastola berrian.
– Villabonan, Amasa kafetegian.
Joan-etorriagatik ordaindu beharrekoa ondokoa da: 10 euro atarikideek eta 12 euro gainontzekoek. Goazen!