Hanif Kureishiren ‘Intimitatea’ abenduko saioan

Itxaro Bordaren bisitaren ondoren, ohiko saioekin jarraituko du Galtzaundiren irakurle taldeak.  Hurrengo hitzordua, abenduaren 16an izango da, 19:00etan, eta Tolosako Kultur Etxean egingo da.  Oraingoan, Hanif Kureishi-ren ‘Intimitatea’ liburua izango da irakurgaia. Kureishi, Londresen jaioa da eta eleberria 1999an idatzi bazuen ere, Harkaitz Canok 2008an itzuli zuen lana. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika.

 

Zergatik uzten diogu maitatzeari? Zein da maleta prestatu, atetik atera eta sekula ez itzultzeko unea? Liburu honetako protagonista trantze horretan dago. Bikotea eta bi semeak utzi eta etxetik alde egin aurreko gauean bere bizitza ustez arrakastatsuak sortzen dion asegabetasunaren arrazoiak aletzen joango da. Gogoan aurrera eta atzera ibiliko ditu era ezin gordinagoan harreman barruko miseria txikiak, amore emateak, ohiturak, desilusioak… bikotearen intimitate biluzia.

 

Liburuaren inguruko informazio gehiago hemen.