Gure genealogia euskaltzaleak XVI. mendetik XX.era, Alkizatik Euskal Herrira

‘Gure genealogia euskaltzaleak XVI. mendetik XX.era, Alkizatik Euskal Herrira’ hitzaldia emango du Haritz Azurmendi ikerlariak, Oihana Iguaranek bertsoz lagundua. Alkizan eta Tolosaldean euskarak eta euskaltzaletasunak izan duen bilakaerari begiratuko zaio; hasi Juan Irazustaren dotrina ezagunaren garaitik eta Pizkundeko mugimenduen ekarpenetara, 56ko belaunaldiaren euskalduntasunaren irekieratik eta gaur egungo herri txikien hizkuntza eta kultur egoerara. Bilakaera horren argitan gogoetatuko da zerk ahalbidetu zuen Kutxidazu bidea-ko istorioak islatzen duen euskalduntze mugimenduaz, eta gaur egungo euskaltzaletasunean Alkiza moduko arnasgune batek izan dezakeen lekuaz.

Alkizako Udalak eta Galtzaundik antolatu dute elkarlanean. Hitzaldia datorren ostiralean izango da, martxoaren 28an, 18:30ean, Alkizako “salto-gela”n.