Aurrera darrai ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloak. Eskualdeko herrien erdiak pasa ostean, Gazteluren txanda izango da orain. Hitzaldia azaroaren 7an, osteguna izango da, 17:30etan, Eskolan eta hizlariak Mikel Ozaita Azpirotz eta Igor Agirre Uriarte izango dira.
Aurreko urteko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea. Hitzaldietan Tolosaldeko eta herrietako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da eta lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azaltzeko ere baliatuko dira hitzaldiak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta Galtzaundiren etorkizuneko asmoen berri emateaz gain.
GAZTELU
Eguna: azaroak 7, osteguna
Ordua: 17:30
Lekua: Eskola
Hizlariak: Mikel Ozaita Azpirotz eta Igor Agirre Uriarte