Uztailean eta abuztuan ez du saiorik egingo Galtzaundiren irakurle taldeak. Irailean bueltatuko da hilabeteroko martxara irakurle taldea eta beraz, udan zehar irakurtzeko proposamena finkatu da dagoeneko: Josu Zabaletak itzulitako Pier Paolo Pasoliniren Gauza baten ametsa eleberria. Saioa irailaren 25ean izango da, 19:00etatik aurrera, Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugartek dinamizatuko du.
Gauza baten ametsako historia 1948-1949 urteetan gertatzen da, De Gasperiren gobernuak lur jabeen eta partzuerren arteko harremanetan justizia gehiago ezartzeko legea emanik, Italiako ipar-ekialdeko Friul eskualdeko lur jabeek lege hura bete zezaten laborariek egin behar izan zituzten huelga eta borroka luzeen garaian. Hain zuzen ere Pasolinik 1949-1950 bitartean idatzi zuen bere lehenengo eleberri argitaratua izan zuen hau, bere jaioterritzat zeukan Friuletik Erromara ia ihesian aldatu berria zela.
Liburuari buruzko zenbait erreferentzia hemen.