Gau beltzaren inguruko ospakizunak Tolosaldean

Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri.

Egunerokoarekin hautsi eta bestelako bizipenak izateko aukera eskaintzen digute jaiek. Elkarrekin ospatuta, gainera, kohesio soziala indartzeko tresna baliotsua dira, komunitatea sortzekoa. Jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta, berreskuratzeko bidea abiatu duen jai baten zabalpenean akuilu izan nahi du Gau Beltza edo Arimen Gauak.

Tolosaldeko ikastetxe ezberdinetan ere gaia landu eta ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Kondaira kontaketekin, beldurrak lapikoetan erretzearekin, beldur ibilbideekin,..

Tolosaldean, gau beltzaren bueltan hainbat ekintza antolatu dira:

Urriak 30, ostirala

HERRIA ORDUA EKINTZA
Anoeta 18:00. LH 1-2-3.

18:45. LH 4-5-6.

Ipuin kontaketa antzeztua:

‘Xanduli manduli… Animen gaueko kontuak’ ipuin kontaketa antzeztua.

Asteasu 19:00etan Kalabazak eta arbiak hustu eta Gau Beltzaren apaingarriak egiteko tailerra.

 

Urriak 31, igandea

HERRIA ORDUA EKINTZA
10:00-12:00 Kalabazak apaintzeko tailerra, udaletxe azpian.
Amasa-Villabona 18:00 Gau Beltza.

Gazteleku kanpoan elkartu eta haurrak taldetan sartuko dira arimen ibilbidera.
LHko ikasleek gurasoen laguntzarekin egin dezakete ibilbidea, etxeko arropa zaharrarekin eta aurpegian maindirearekin mozorrotuta joateko gonbita luzatu dute.

19:30
Errebote plazan arima guztiak elkartuko dira. Suak piztu, beldurrak erre, gaztainak jan eta kopla abestea izango da.
Anoeta 19:00 Beldurren ibilbidea: mozorrotuta eta kandelekin, beldurrak erre eta gaztainak jan.

Ondoren. Beldurrak erretzea eta gaztaina jatea plazan.

18:00 Aurpegi margoketa izango da plazan.
Asteasu 19:15 Ipuina izango da ezustez betetako sustoen birarekin eta aldi berean eskulan tailerra egongo da plazan.

Amaitzeko. Gaztaina jatea izango da eta herriko trikitilariek girotuko dute Gau Beltza. Euria eginez gero Asteasu frontoian egingo da.

Baliarrain
Gau beltza. Guraso elkarteak antolatuta.
Berrobi 18:00

19:00

Eskulanak, plazan.

Gaztainak erreko dituzte.

11:00

Marrazkiak eta dekorazio prestaketa. Etxetik eraman behar dira kartoiak eta margoak.

Elduain 17:00 Mozorroturik plazara azaltzeko deia eta aurpegiak bertan margotuko dituzte.

Gero, Etxez etxe Axuli Manduli eman kalabazak guri eskatuz kalabaza bilketa.

Ondoren, Kalabazak hustu eta plazan jarri eta txokolate beroa merienda. Jolasak ere izango dira.

Iluntzean Kandelak piztu eta gaztaina jatea.

Lizartza 18:00

 

 

19:30

3-9 urte artekoentzat, Lizartzako sorgina ipuin kontaketa, Vera Makucevicaren eskutik. Eta 10 urtetik gorakoentzat, scape room-a.

Ondoren. Belduraren ibilbidea.

Gaztaina erreak eta afari-merienda plazan, haur zein helduentzat.