Martxoaren 25ean egin zuen Galtzaundi Euskara Taldeak urteko bilkura nagusia, bere 30. urteurrenean. Tolosako Topic aretoan egindako batzarrean 2020ko jarduna laburtzen zuen bideoaren bidez eman zitzaien Galtzaundikideei azken urteko jardunaren berri. Ondoren, bideoa ikusgai ere jarri zen Youtubeko kanalean. Orain, 2020ko memoriaren dokumentua txosten formatuan argitaratu du Galtzaundik, 2020an egindakoa osotasunean biltzeko asmoz.
[gview file=”https://www.galtzaundi.eus/wp-content/uploads/2021/05/2020ko-txostena-orrialdeka.pdf”]